Jerusalemgo tenplua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batetan +batean)
5. lerroa:
[[Salomon]]en tenplua [[K. a. X. mende]]an eraiki zen, gutxi gora behera, [[K. a. 960]]ko hamarkadan, mendetan zehar, [[Irteera (Biblia)|Irteeratik]], Jainkoaren gurtza eta biltzar leku bezala erabiltzen zen [[Tabernakulu]]a ordezteko. Lan honetarako, [[Tiro (Libano)|Tiroko]] erregea zen [[Hiram I.a Tirokoa|Hiramen]] laguntza izan zuen.
 
Tenplua bera, [[Biblia]]k ematen duen deskribapenaren arabera, eraikin luze eta nahiko estua zen, luzetaranzko ardatz batetanbatean, Ekialde-Mendebalde norantzan jarria. Eraikinak, 30 metroko barne luzera izango zuen, 10 metroko zabalera eta beste 10 metroko garaiera. Bere dimentsioak, beraz, jauregi-kapera baten antzekoagoak ziren, gurtza kanpoaldean egiten baitzen. Bere sarreraren alboetan, ''Yajin'' eta ''Boaz'' izeneko bi zutabe eraiki ziren. Apaizak eta erregea, tenpluan, urreztaturiko [[ate]] handi batetatik sartzen ziren, 10 metroko altuera eta 4ko zabalera zuena. Ate horren atzean, sarrerako [[atondo (tenpluak)|atondoa]] zegoen, ''Ulam''a. Atondo honen ondoren, gela nagusia zegoen, ''Heijal'' edo Santua, [[leiho]] garai batzuen bidez argiztatua. Zabalerak eta luzerak, 1:2ko proportzioa zuen. Horrek, Heijalaren oinplanoa, karratu bikoitz batez osatua zegoela esan nahi du. Harrizko forjaketa, [[zedro]] zurezko zola batekin estali zen. Heijalaren [[horma]]k, zedro xaflekin estali ziren, [[Libano]]ko mendietatik ekarri zirenak, forjaketaren [[habe]]en material berbera.
 
Hirugarren gela, ''Devir'', ''Kodesh Hakodashim'' edo Santuen Santua (''sancta sanctorum'')a, atzealdean zegoen, Heijala baino maila goragoan eta bertara, eskailera batetik igoz bakarrik hel zitekeen. Devirrak, [[kubo]] baten forma zuen eta bere neurriak 10x10x10 ziren, eta honen erdian, [[Itun Kutxa]] kokatu zen. Hau, kutxatzar handi bat zen, [[akazia]] zurez egina, [[urre]]zko xaflekin estalia eta, izkinetan, lau eraztun zituela bertan, arka bera garraiatzeko haga batzuk jartzen zirenak. Arkaren barnean, [[Legearen Harlauzak]] gorde ziren, Jainkoak berak Moisesi emandakoak. Harlauza honetan, [[Hamar Manamenduak]] idatzi ziren, Jainkoa eta Israelen arteko konexio gisa balio zutelarik.
35. lerroa:
== Kristautasuna, Islama eta Tenplua ==
[[Fitxategi:The west wall and the temple mount.jpg|thumb|right|300px|Aieneen harresia Tenpluko zelaigunearen euste harresiaren zatia, jainkoaren presentziaren azken tokia bezala gurtua (''shejiná'')]]
Jerusalem ez da kristau eta juduen santutegia bakarrik. Musulmanek ere gurtzen dute, [[Meka]] eta [[Medina]]ren ondoren, islamaren Hiri Santu bezala, tradizio islamiarraren arabera, Mahoma zerura igo zen Burak izeneko hegodun [[behor]]raren gainean, Jerusalemetik. Hau, gurtutako toki batetanbatean gertatu zen, judutarrek ere santutzat jotakoa, Haram-ach-Charifen, Moria mendiaren gainean.
 
Davidek, gastatutako harkaitzaren gainean, [[aldare]] bat altxatu zuen. Salomonek, toki berean, K. a. 960. urte inguruan, lehen tenplu judua eraiki zuen. Justu toki honetan, musulmanek, Mahomaren igokundearen omenezko monumentu handi bat altxatu zuten, [[Arrokaren Kupula]] edo Arrokaren mezkita, Jerusalemeko ikurra. Arrokaren Kupula ez zen sekula mezkita gisa erabili, nahiz eta bidaia agentzia askok hori dioten. Gezurrezkoa da, baita ere, hain erabilia den "Omarren mezkita" izendapena. Urre koloreko kupularen eraikina beti, Haitz Santua gordetzeko kutxatzat hartua izan zen. Bertan, gurtzarik sekula ez zen egin. Gurtzarako, hego-ekialdean, Al Aksa meskita eraiki zen. Zortzi [[harmaila]]k, arkupe batzuetan amaitzen direnak, Arrokaren Kupularen tontorrera daroate. Musulmanek, arkupe hauei, "mavazin" balantzak deitzen diete. Islamiar elezahar baten arabera, Azken Judizioaren egunean, zaldi ile bat tinkatuko da "Balantzetatik" Olibondoen Mendiraino. Berpiztutako guztiak, haren gainetik pasa beharko dira. Bidegabekeriak egin dituztenak, betirako galduko dira.