Atreo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: id:Atreus
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batetan +batean)
8. lerroa:
Atreok, Hermesen aholkuari jarraituz berreskuratu zuen tronua. Tiestesek, tronua, eguzkia atzerantz mugitzen zenean emango ziola esan zion, Zeusek egin zuen balentria. Atreok tronua berreskuratu zuen eta Tiestes herbesteratu zuen.
 
Atreok, orduan, Tiestes eta Aeroperen adulterioaren berri izan zuen eta bere mendekua prestatzen hasi zen. Tiestesen seme-alabak hil zituen ([[Tantalo (mitologia)|Tantalo]], [[Plistenes]], [[Aglao]], [[Orkomeno]] eta [[Kalileonte]]), irakin eta mahaira atera zituen. Bazkaria amaitu ondoren, beste [[erretilu]] batetanbatean, bere biktimen buruak, oinak eta eskuak erakutsi zizkion, zer jan zuen kontura zedin. Tiestesek, erabat asaldatu eta izuturik, oka egin zuen urdailean zuen guztia eta begizko ikaragarri bat bota zien Atreoren ondorengoei.
 
Orduan, orakulu batek, Tiestesi, bere alaba propioarekin seme bat izaten bazuen, honek Atreo hilko zuela esan zion. Tiestesek hala egin zuen eta semeak, Egistok, Atreo hil zuen. Baina, Egisto jaio zenean, bere amak bertan behera utzi zuen, bere intzestuagatik lotsaturik. Artzai batek umea aurkitu eta Atreori eman zion, honek, bere semea balitz bezala heziz. Bakarrik heldutasunera iritsi zenean kontatu zion Tiestesik Egistori egia osoa. Orduan, Egistok Atreo hil zuen.