Hestia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: ia:Hestia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batetan +batean)
6. lerroa:
Etxea eta familiaren jainkosa bezala, Hestia [[Olinpo]]tik ia irten ere ez zen egiten, eta ez zen sekula gizakien eta jainkoen leihetan sartzen, ondorioz, paradoxikoki, istorio mitologikoetan gutxi agertzen delarik, lehenik greziar erlijioko eta ondoren erromatarreko jainkosa garrantzitsuenetako bat izan arren. Garrantzi hau azaltzen duen adibidea, ofrendak egiten zizkioten lehen jainkosa Hestia zela da, baita Zeusen aurretik ere. Urte bete baino gutxiagoko txahalak sakrifikatzen zitzaizkion, bere birjintasunari erreferentzia eginez.
 
[[Ovidio]]k, [[Priapo]], mozkorturik, jainko guztiak joan ziren jai batetanbatean, Hestia bortxatzen saiatu zen eskena bat kontatzen du, jai horren ondoren, lotan geratu zirelarik. [[Sileno]]ren astoaren arrantzak, jainkosa esnatu zuen Priapo bere gainera zihoan une berean, korrika ihes egiteko haina denbora emanez eta eskena nahiko barregarria sortuz. Hala ere, litekeena da istorio hau, [[Lotis]] ninfak protagonizatutako eskena baten beranduagoko moldaketa latindar bat izatea.
 
Eskenak, ihes egiten zuena, Hestia izan beharrean, Priapo zela ere badio, jainkosa esnatu zenean, hau oihuka hasi baitzen, eta Priapok ihes egin zuen.
 
== Gurtza ==
Hestiak asmatu zuen etxeak eraikitzearen artea, eta sentimendu intimo eta tradizionalenen babeslea zen, ondorioz, jainkoei eginiko otoitzak berarekin amaitzen zirelarik. Bere ardurapean zegoen senar-emazteen arteko zoriontasuna eta familiaren harmonia. Bere babesa, aldareetara, gobernarien jauregietara, eta, analogiaz, estatuengana ere hedatu zen, herri bakoitzaren etxea bezala ulertuak. Bere ardurapean zegoen, beraz, hiri batetako biztanleen zoriontasuna eta harmonia. Denboraren igaroan, bere babesa, unibertso osora ere hedatu zen, su mistiko sakratu batek natura osoari bizia ematen ziola onartuz. Zentzu honetan, erlijioaren une eboluzionatuago batetanbatean, bere gurtza, [[Zibeles]], [[Artemisa]], [[Rea]] edo [[Demeter]] bezalako jainkosen gurtzekin nahasten zen
 
Bere tenpluetan, [[pritaneo]] deitzen zirenak eta hirien erdian aurkitzen zirenak, aire librean, enbaxadore atzerritarrak hartzen ziren, gurtza berezi eta asilo toki bat zelarik, jainko guztien tenplutzat hartzeraino, baina Hestiak presidituta. Polis batetako biztanleak, beste lurralde batzuk kolonizatzeko irteten zirenean, Hestiaren aldareko sua zuen zuzi bat eramaten zuten, berarekin, koloniako aldare berria piztuz, metropoliarekin elkartasun seinale gisa. Su hau itzaltzen bazen, ez zen modu tradizionalez berriz piztu behar, baizik eta erritu sakratu bat ezartzen zela, eta su berri bat pizten zen igurzte bidez edo eguzkitan berotutako kristalen bidez.
18. lerroa:
 
== Hestia, hesperidea ==
Hestia izena, [[Hesperide]]etako batek ere bazuen, Mendebaldeko [[lorategi]] eder batetanbatean bizi ziren ilunabarreko ninfak, non Ama Lurraren urrezko sagarrak zaintzen zituzten.
 
== Kanpo loturak ==