Okozias Judeakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.6.5) (robota Aldatua: id:Ahazia (raja Yehuda)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batetan +batean)
1. lerroa:
'''Okozias Judakoa''' ([[hebreera]]z אחזיהו המלך) [[Juda]]ko errege bat izan zen, [[Joram]] eta [[Atalia]]ren semea, hau, [[Israel]]go [[Ahab]] erregearen alaba zelarik. Okozias, errege, 22 urte zituenean bihurtu zen, Ahaben etxearen 42. urtean (2 Kronikak 22:2). William F. Albrightek, Okoziasen erregealdia, [[K. a. 842]]an datatu du, E. R. Thielek, [[K. a. 841]] dioen bitartean. Bere ama Ataliaren eraginpean, lan metodo berriak sartu zituen, hebrearrak iraindu zituenak.
 
Israelgo erregea zen bere osaba [[Joram Israelgoa|Joram]], aramaikoen errege zen [[Hazael]]en aurkako arrakastarik gabeko espedizio batetanbatean lagundu zuen. Joram, guduan zauritua izan zen, eta Okozias [[Jezreel Harana|Jezreelen]] bisitatzera joan zenean, [[Jehu]]ren matxinadaren erdian harrapatuta geratu zen. Okoziasek, ihes egin behar izan zuen bere bizia salbatzeko, baina [[Gur]]reko pasabidean zauritua izan zen, eta, beraz, [[Megido]]ko muinora iristeko haina indar baino ez zitzaion geratu, bertan hil zelarik ([[2 Erregeak]] 9:22-28). Honela, bere erregealdiak, urte bete inguru baino ez zuen iraun.
 
[[Tel Dan]]eko idazkunaren egileak ([[1993]] eta [[1994]]an [[Lashish]]en eginiko indusketa arkeologiko batzuetan aurkitua), bi erregeak hil zituela zioen, Joram Judakoaren seme zen Okozias zen Joram Israelgoa. Ziuraski, aurkitutako monumentuaren egilea, Hazael bera izango zen aramaikoen erregea. Idazkuna, beronek aipatzen duen garaiaren garaikidea den arren, garai honetako erregeak, ekintza esageratuak aldarrikatzeagatik ezagutzen dira, eta, beraz, ez da batere argi geratzen bi erregeak Jehuk hil zituen ([[Biblia]]n agertzen den bezala) edo Hazaelek (idazkunak dioen bezala).