Europako Ekonomia eta Diru Batasuna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
20. lerroa:
* Herrialde bakoitzak gainontzeko herrialde kideei buruz duen truke-tasa gutxienez bi urtez egotea [[Europako Diru Sistema]]n ezarritako aldaketa-tarte estuaren baitan.
 
== Urratsak ==
Bateratze-baldintzez gainera, aldi berean, prozesuaren egutegia ezarri zen Maatrichten, esan bezala, Europar Batasunak bizi izan zuen finantza- eta ekonomia-krisiak aldarazi zuena. Hala, 1995eko abenduan ezarri ziren berriz ere egin beharreko urratsak. Europako Kontseiluak Madrilen egin zuen bileran, eta, zehazki, [[Europako Ekonomia eta Finantza Ministroen Kontseilua]]k, oinarrizko hiru akordio hartu zituen Ekonomia eta Diru Batasuna sortzeko: alde batetik, 1999ko urtarrilaren 1ean jarri zion jaiotza-data Ekonomia eta Diru Batasunari; bestetik, diru bateratuari izena ere jarri zion, "[[euroa]]"; eta horrez gainera, euroa sartzeko plana erabaki zuen. 1996. urtean Europako Ekonomia eta Finantza Ministroen Kontseiluak formalki onartu zituen 1995eko abenduan Madrilen egin zen gailurreko erabakiak.
 
Prozesuaren data nagusiak hauek izan ziren: 1998. urtean, "ahal bezain laster", baina ez uztailaren 1a baino beranduago, [[Europako Batzordea]]k 1999ko urtarrilaren 1etik aurrera Ekonomia eta Diru Batasunean zein herrialdek parte hartuko zuten hautatzea. Era berean, Europako Banku Zentralaren zuzendaritza izendatuko zen, eta euroaren eta diru-mota nazionalen bi noranzko truke-neurri ezeztaezina finkatuko zen. Truke-neurriak finkatu ondoren, hurrengo urratsa 1999ko urtarrilaren 1ean euroa indarrean sartzea zen. Ekonomia eta Diru Batasunean parte hartzen duten estatuetako diru-mota nazionalak oraindik ere erabilera legezko diru-motak izango ziren, euroaren zatiki nahiz multiplo gisa. 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera izan ziren erabilgarri euroak [[txanpon]]a eta [[diru-paper]] modura, harik eta urte horretako uztailaren 1ean diru nazionalak desagertu ziren arte. Beraz, euroa diru-paper eta txanponetan herrialde bakoitzeko diruarekin batera erabili zen 2002. urtarriletik ekainaren 30 arteko aldian.
 
== Batasunaren kritika ==
Diru-batasunaren abantaila eta desabantaila ugari azpimarratu izan da. Abantaila nagusien arten, besteak beste, diru bakarra izateak truke-tasen aldakortasunak eragiten duen ziurgabetasuna ezeztatuko litzatekeela aipatu izan da; eta horri esker, ekonomia-trukerako ez ezik, ekonomia-hazkunderako ere ezinbestekoa den egonkortasuna lortuko litzatekeela Europar Batasunaren baitan. Era berean, Europar Batasunak munduko merkataritzan duen pisuagatik dolarrarekin batera euroa nazioarteko salerosketetan dibisa nagusi bilakatzeak ekarriko zituzkeen onurak ere azpimarratu dira. Aipatu izan dira gainera merkataritzarako truke-komisiorik ez izateak eta prezioak banako berean adierazita izateak dakartzan onurak. Desabantailak badirela ere argudiatzen dute batzuek. Esaterako, herri guztiek truke-tasaren politikari uko egin beharra. Era bertsuan ere aipatu izan da herrialde bakoitzak bertako ekonomia-politikaren helburuak kontuan izanik, diru-politikako neurririk ezin erabili izateak dakarren gabezia. Izan ere, kontuan izan behar da Ekonomia eta Diru Batasunaren ondorioz diru-politika bateratua ezarriko duen [[Europako Banku Zentrala]] sortzen dela. Batasuneko herri guztietan diru-politika uniformea ezartzea ez da arazo-iturria, baldin eta herri horiek errenta, langabezia eta inflazio berekoak balira, alegia, antzekoak balira herrialde bakoitzaren beharrak. Eta errealitatea ez da hori Europar Batasunean, bai baitira aldi berean herrialde oso aurreratuak eta garapen aski apaleko herrialdeak.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
[[Kategoria:Euroa]]
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
[[bs:Evropska monetarna unija]]