Piritoo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.6.4) (robota Erantsia: tr:Peirithoos
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batetan +batean)
1. lerroa:
[[Fitxategi:Sebastiano Ricci 045.jpg|thumb|right|200px|''Zentauro eta lapitarren arteko borroka''. [[Sebastiano Ricci]], [[1715]]]]
'''Piritoo''', [[Ixion]] eta [[Dia (mitologia)|Diaren]] semea zen, eta, [[Butes]]en alaba zen [[Hipodamia]]rekin ezkondu zenean, errege gazteak, bere anaiorde [[zentauro (mitologia)|zentauroak]] gonbidatu zituen. Piritoo zein bere emaztea, zentauroekin senidetuta zeuden. Ezkontza handi bat izan zen, ospakizun handi batekin, non janaria eta edaria barra-barra egon zen. Zentauroak, mozkortu ondoren, Piritooren emaztea bortxatzen eta gonbidatutako emakumeak bahitzen saiatu ziren. Lapitarrek, gerra odoltsu baten ondoren, zentauroak garaitu eta [[Tesalia]]tik kanporatzea lortu zuten. Gonbidatutako gizonezko guztiak, zentauroen aurka batu ziren gudu bortitz batetanbatean. Horien artean zeuden lapitarrak, Piritooren senideak, hauek, [[Teseo]] batu zitzaielarik. Zentauro eta lapitarren arteko gudua, azken hauen garaipenarekin amaitu zen. Elezahar honek, zibilizazioaren barbarotasunarekiko garaipena sinbolizatzen du.
 
Teseo eta Piritoo, lagun banaezinak izan ziren, eta elkarrekin parte hartu zuten euren garaiko gerra balentrietan: [[Kalidon]]go basurdearen ehizan, [[Argonautak|argonauten]] espedizioan...