Briareo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: ro:Briareus Ezabatua: de:Briareos
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batetan +batean)
1. lerroa:
[[Greziar mitologia]]n, '''Briareo''' ([[greziera]]z Βριαρεως Briareôs, Βριαρηος Briarêos edo Οβριαρεως Obriareôs, "indartsua", [[latin]]ez Briareus), [[Hekatonkiro]] bat zen, ehun beso eta berrogeitamar burudun erraldoi bat, [[Urano (mitologia)|Urano]] eta [[Gea]]ren semea eta [[Koto (mitologia)|Koto]] eta [[Giges]]en anaia. [[Homero]]ren [[Iliada]]n, gizakiek [[Egeon]] deitzen zuten, hau, itsasoko jainko baten izena ere baden arren, iturri batzuen arabera, bere aita izango zena. Beste batzuetan, gainera, [[Talasa]]ren semea izango litzateke, itsasoko jatorrizko jainkosa, edo [[Eter (mitologia)|Eter]] eta Gearena.
 
Bere anaiekin batera, [[Tartaro (mitologia)|Tartaroan]] giltzaperatu zuten, lehenik Uranok eta gero Kronosek, azken honi, lehena garaitzen lagundu ziotelarik, [[Zeus]]ek askatu eta [[Titanomakia]]n lagundu zioten arte. Zeusen aliatu leiala, [[Tetis (nereida)|Tetisek]] deitu zuen, jainko gorena [[Hera]]k, [[Atenea]]k eta [[Poseidon]]ek kateatu zutenean, tronutik kentzeko. Bere zerbitzuen sari gisa, [[Zimopolea]]rekin ezkondu zen, Poseidonen alaba bat, eta berarekin bizitzen jarri zen Ozeano ibaitik gertu zegoen jauregi batetanbatean. Honekin, [[Oiolika]] eta [[Etna]] lamien aita izan zen.
 
[[Aristoteles]]ek, [[Herkulesen Zutabeak]], aurretik, Briareorenak izan zirela dio, baina, [[Herakles]] edo Herkulesek lurra eta itsasoa purifikatu eta, honela, gizakien ongile bihurtu ondoren, hauek, heroia ohoratu zuten, Briareoren izena Heraklesenagatik aldatuz.