Tiamat: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: uk:Тіамат
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batetan +batean)
2. lerroa:
'''Tiamat''' mesopotamiar mitologiako jainkosa-munstro primitibo bat zen, [[Enuma-Elish]] olerkian nabarmentzen dena.
 
Tiamat printzipio femeninoa izango litzateke, itsasoa, jatorrizko kaosaren potentzialtasunen irudikapena. Emakumezko munstroa, gaiztoa babiloniar elezaharretan, ur gazia, [[Apsu]]rekin elkartuz (printzipio maskulinoa, ur geza) jainkoak sortu zituztenak, baita animaliak ere, [[Lahmu]] eta [[Lahmu|Lahamugandik]] hasiz ([[mangladi]]ak), baina sortu eta gutxira hauek enbarazu egiten hasi zitzaizkien euren zaratarekin, magiaren jainkoak, Eak, [[Apsu]] menperatzea lortu zuen, lozorro luze batetanbatean utziz (horregatik dago ur geza geldi) baina ezin izan zuen ezer egin, Tiamaten aurka, honek, bere senarraren heriotzagatik subizitua, Kingu buru zuten deabru legio bat sortu zuelarik, bere maitalea eta semea zena.
 
Jainkoek euren botere guztiak [[Enki]]ren seme zen [[Marduk]]i ematea erabaki zuten. Honek [[Kingu]] garaitu zuen, beldurrez izoztuta geratu zena Marduk iristen ikusi zuenean, eta ondoren Tiamat, haize bolada batekin ahoa zabalik uztea eragin ziona eta gezi bat jaurti zuen jainkosaren urdailerantz. Honen ondoren, Kinguren odoletik gizakiak sortu ziren, eta Tiamaten gorputzetik, Mardukek abismoko putzuetan kateatu eta erdibitu zuena, bere goikaldeko erditik zerua eta behekaldekotik lurra sortu ziren. Bere malkoak [[Tigris]] eta [[Eufrates]] ibaien iturriak bihurtu ziren.