Zeledon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batetan +batean)
2. lerroa:
'''Zeledon''' [[Gasteiz]]ko [[Andre Maria Zuriaren jaiak|Andre Maria Zuriaren]] jaietako pertsonaia da.
 
[[Abuztuaren 4]]ko arratsaldeko seietan, txupinazoa bota ondoren, San Migel elizako kanpandorretik [[Andre Maria Zuriaren plaza]]ra panpina jaisten da, ondoren hezur-haragizko Zeledon agertzen da eta plaza guztia zeharkatzen du San Migel elizako balkoian jai zoriontsuak opatzeko. [[Abuztuaren 10]]eko gaueko ordu batetanbatean San Migel elizako kanpandorrera igotzen da, jaiei amaiera emanez.
 
[[2007]]an, Zeledonen jaitsieraren 50. urteurrena zenez, hiru Zeledonek plaza zeharkatu behar zuten: Jose Luis Isasi, Iñaki Landa eta Gorka Ortiz de Urbina, baina Jose Luis Isasiren gaixotasunaren ondorioz ezin izan zuen joan. Beraz, Iñaki Landak eta Gorka Ortiz de Urbinak plaza zeharkatu, balkoira igo eta biek jaiei hasiera eman zieten Jose Luis Isasi gogoan izanik. Tamalez, Isasi, [[2007]]ko [[irailaren 19]]an zendu zen 77 zituela.