Beneventoko gudua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batetan +batean)
19. lerroa:
'''Beneventoko gudua''', [[K. a. 275]]ean gertatu zen, eta [[Pirro]] [[Epiro]]koa (bere aliatu [[samnitar]]rekin batera) eta [[Manio Kurio Dentato]]k zuzendutako [[erromatar legio]]en arteko azken gudua izan zen, bi aldeetan zeuden soldadu kopurua ezagutzen ez den arren.
 
Guduari buruzko datu askorik ez dago, baina bai ezagutzen da, garai hartan, [[Sizilia]]n gertaturiko gerraren ondorioz eta erromatarren aurka lortutako [[garaipen pirriko]]en ondorioz, ahulduta zegoela, eta, beraz, bere tropak, animikoki oso jota zeuden. Gainera, erromatarrek, elefanteei aurre egiten ikasi zuten (Pirrok lortutako garaipenen meritua zutenak), muturrean, argizaria sutan zuten gezien bidez, eta, beraz, Beneventoko guduan, elefanteek, beldurtuta ihes egin zuten, tartean harrapatzen zuten pertsona oro zanpatuz, armada batekoak zein bestekoak. Gudua, aldeetako bakar baten alde erabaki ez zen arren, Pirrok bere troparik hoberenak galdu zituen, eta, garai hartan, gudu batetanbatean, ahal bezain baja gutxien izan behar ziren, eta, ondorioz, Epirora itzuli behar izan zuen. Horren ondorioz, samnitarrak, azkenik, menderatuak izan ziren, eta [[Magna Graecia]] guztia galdu egin zen, bertako hiriek, euren pribilegioak mantendu zituzten arren, [[Erroma]]ri leial izatera zin egitearen baldintzarekin.
 
Erromatarrek, sekula ez zuten Pirro gudu batetanbatean garaitzerik lortu, baina ahultzea bai lortu zuten, eta [[Antzinaro]]ko jeneral hoberenetako bati gerra irabaztea. [[Pirroar Gerrak|Pirroar Gerrek]], erromatar legioek [[mazedoniar falangea]]rekiko zuen nagusitasuna erakutsi zuten, haien mugikortasun handiagoagatik. Greziarrek, sekula gehiago ez zuten izango Erromari aurre egiteko hain gai zen jeneralik.
 
[[Kategoria:Antzinako Erroma]]