Anfora panatenaiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batetan +batean)
1. lerroa:
[[Fitxategi:Panathenaic amphora BM B610.jpg|thumb|[[Atenea]] jainkosaren irudikapena [[Italia]]ko Kapua hirian aurkitutako K. a. 332-331ko anfora panatenaiko batetanbatean [[British Museum]]a.]]
'''Anfora panatenaikoa''' [[zeramika]]zko ontzi handi mota bat da, [[Panatenastarrak|joko panatenaikoetan]] sari bezala ematen zen olioa zuena. Bere edukiera, 40 litro ingurukoa zen eta 60 eta 70 zentimetro arteko altuera zuen. Barnean zeraman oliba [[olio]]a, [[Atenasko Akademia]]n zegoen [[Atena]]ren olibadi sakratutik lortzen zen. Anfora panatenaikoak forma bereizgarri bat zuen: helduleku finak, lepo eta oinarri estuak, arrautza formako erdialdea, eta, modu estandarrean, irudi beltzen teknikarekin apainduta zeuden. Horrela apaintzen jarraitu zen, teknika hau erabiltzen utzi eta askoz geroago arte. [[Atena Promakos]] jainkosa irudikatzen zen (Atena jainkosaren irudikapena gudua gidatzen), zutabeen artean, lantza bat zeramala eta [[egida]] eramanez ontziaren alde batetanbatean, eta, bestean, saria ematen zen lehiaketaren irudikapena (adibidez, oinezko lasterketa). Atenaren ondoan ''τον αθενεθεν αθλον'' "Atenaseko sari"(etako bat) inskripzioa agertzen da. Batzuetan, zutabeen tontorrean pausatuta dauden oilarrak irudikatuta agertzen dira. Honen esangura, oraindik ez da ezagutzen. Anfora berantiarrenetan, urte horretako [[arkonte]]aren izena idatzia dago, eta, beraz, anfora hauek iturri arkeologiko oso baliotsuak bihurtzen dira.
[[Fitxategi:Panathenaic amphora BM B130.jpg|thumb|left|200px|Burgon Anfora K. a. 565-560koa [[British Museum]]a.]]
Anforak, [[estatu]]ak enkargatzen zizkien uneko buztingintza lantegi hoberenei kopuru handian. Bere forma estandarra [[K. a. 530]]ean ezarri zen. Anfora panatenaikoaren adibiderik goiztiarrena Burgon Anfora da, [[British Museum]]ean dagoena. Bertan, Atenaren hontza anforaren lepoan uzkurtua irudikatzen da, eta, atzealdean, bi zaldiko gurdia. Hau, [[K. a. 566]]an eginiko jokoen berrantolaketaren aurrekoa izateagatik izan daiteke, ez baita ekitaldi atletiko bat.
 
Zutabeen gainean pausatutako oilarra, lehen aldiz, [[Exekias]]en anfora batetanbatean agertzen da ([[Karlsruhe]] 65.45). [[K. a. IV. mendea]]ren hasieran hasten da arkontearen izena jartzen. Ia osorik dagoen mota honetako lehena, Asteios taldeko bat da [[K. a. 373]]-[[K. a. 372]]koa ([Oxford]] 1911-257). Badago zati bat lehenagokoa dena [[K. a. 375]] edo [[K. a. 374]]koa, non, Hippodamas izena irakur daitekeen, anfora panatenaiko batetatik etor daitekeena. Datatutako azkena K. a. 312-311koa da. Ekoizpenak, K. a. III. eta II. mendean jarraitzen duen arren, arkonteen izenak ez dira berriz agertzen. Horien ordez, altxorzain eta jokoen arduradunen izenak agertzen dira. Anfora batzuk, hil apaindura bezala erabiltzen dira, santutegietan eskainiak edo salduak, honegatik, [[Antzinako Grezia]]ko luze-zabal osoan banatuak daude.
 
[[Greziar zeramika]]ren biziraupena balioztatu daiteke; aurkitutako anfora panatenaiko kopuruaren arabera. [[K. a. 350]]etik aurrera '''Panatenastar Handietan''', lau urtetik behin, gutxienez 1450 anfora ematen ziren. Jokoen historia osoan zehar ekitaldi atletikoen kopurua berdin mantentzen zela, eta sari guztiak apaindutako anfora bezala ematen zirela suposatuta, ezagutzen diren anfora bakarren kopurua, ekoizpen osoaren artean zatitu daiteke. Honek, %0,25eko portzentajea ematen du, mantendu diren greziar ontzien portzentajea suposatuko lukeena.