Ostadar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.2) (robota Erantsia: diq:Eysa Fatma
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-batetan +batean)
26. lerroa:
Eguzki argiak euri tantak zeharkatzen dituenean, hauek, norantza guztietan zabaltzeaz arduratzen dira, baina batzuetan, besteetan baino gehiago. Ostadarren eraketarekin zerikusia duten eguzki izpiak, euri tantetatik, bertan sartu aurretik zeramaten norantzarekiko 138 graduko angelu batekin irtetzen dira. Hau da "ostadarraren angelua", René Descartesek [[1637]]an aurkitua. Argia 180 graduko angeluarekin irtengo balitz, orduan, etorri den tokitik itzuliko litzateke. Irteera angelua 138 gradukoa bakarrik denez, argia, ez da zehatz-mehatz bere jatorrirantz isladatzen. Honek, ostadarra guretzat ikusteko modukoa izatea eragiten du, ez bait gara zehazki Eguzkia eta euriaren artean aurkitzen. Honela, beti, ostadarrari begira jartzen bagara, eguzkia gure atzean egongo da.
 
Zehatzago esateko, argi horia da bere jatorrizko ibilbidearekiko 138 gradutara zabaltzen dena.. Gainontzeko koloreen argia, pixkat ezberdinak diren angeluetan zabaltzen da. Ostadarreko kolore gorria, 138 grado baino zertxobait gutxiagoko norabide batetanbatean zabaltzen da, argi morea, tantetatik, angelu handixeago batetanbatean irtetzen den bitartean.
 
Ostadarra "egiten" duten moduko eguzki izpi batek, bere norantza hiru aldiz aldatzen du euri tanta batetanbatean zehar mugitzen ari den bitartean: Lehenik, tantan sartzen da, pixkat [[errefrakzio|errefraktatzea]] eragiten duena. Orduan, tantaren kontrako muturrerantz mugitzen da, eta honen barne aurpegian isladatzen da. Azkenik, berriz errefraktatzen da, euri tantatik banandutako argi bezala irtetzen denean. Koloreetan deskonposatzea posible da, ur tantaren errefrakzio indizea, [[uhin luzera]] bakoitzerako, ostadarraren kolore bakoitzerako, pixkat ezberdina baita.
 
Eguzkiaren argia, euri tanta askotatik irtetzen da aldi berean. Eragin konbinatua, euri tanta askok zabaldutako argi dizdira txikien mosaiko bat da, zeruan arku bat bezala zabaldua. Tanten forma eta tamaina ezberdinek, ostadarren koloreen intentsitateagan eragina dute. Tanta txikiek, ostadar zurbil bat eta pastel tonalitateak dituzten kolorekoak egiten dituzte; tanta handiek, kolore oso biziak eragiten dituzte. Gainera, tanta handiak, airearen erresistentziagatik zanpatuak dira erortzen diren bitartean. Distortsio honek, ostadarraren "isatsa"k, tontorrak baino kolore biziagoak izatea eragiten duena. Beharbada, hau izango da, ostadarraren amaieran urrezko txanpon dizdiratsuz betetako pertz bat dagoela dioen elezaharraren jatorria.
[[Fitxategi:Seattle Double Rainbow.jpg|thumb|left|250px|Ostadar bikoitza.]]
 
Batzuetan, posible da bigarren ostadarra deritzona ikustea, hau, ahulagoa dena eta koloreak kontrako ordenean dituelarik. Lehen ostadarra, soilik "ostadar" deitzen dena, beti barne arku bat da, eta ikusleagandik, bigarrena baino hurbilago dagoena. Bigarren arku hau, errefraktaturiko argia, eta ikus daitekeen espektruko kolore ezberdinetan banatua, atzeko ur gortina batetanbatean berriz errefraktatzen denean gertatzen da, honela, uhin luzeraren arabera, koloreak alderantzizko ordenean agertzen direlarik, uhin luzera handiagoa gorrian eta txikiagoa urdin eta morean.
 
Interesgarria da, lehen eta bigarren ostadarren artean dagoen tartetik argirik ez dela agertzen aipatzea. Hau, zenbait behaketekin bat dator, hauek, bi arkuen arteko tokia oso iluna dela diotelarik, bigarren arkuaren kanpoaldeko zatian eta lehenaren barnekoan, argi kopuru handi bat ikus daitekeen bitartean, hau, ostadarra eratzeko errefraktatu aurretik kontzentraturiko argi zuriaren isladagatik delarik. Bi arkuen arteko toki ilun hau, ur gortinaren intentsitateagatik da, bere barnerantz, ahal duen argi guztia xurgatzen duena, eta, beraz, bigarren arkua, lehenaren islada da ikuslearen norantzan eta "Alexandroren Zerrenda" bezala ezagutzen da.
 
Teorikoki, eguzki izpiak hiru, lau edo bost aldiz euri tanten barnean isladatu ondoren, beste hainbeste ostadar sor daitezke. Hirugarren eta laugarren arkuak, ikuslea eta eguzkiaren artean daude, baina, eguzki argi zuzena, ostadar ahulekin alderatuz oso dizdiratsua denez, beharbada, gertaera hau ez da sekula ikusiko. Baina, bosgarren ostadarra, lehena eta bigarrena gertatzen diren zeru toki berean gertatzen da, eta ikusi beharko litzateke, bere argi ahulagatik ez balitz. Posible da, laborategiko esperimentu batetanbatean, 13 ostadar ikusgarri lor daitezkeela frogatzea, baina, logikoki, bere intentsitatea nabarmen jeisten da.
 
Batzuetan, lehen eta bigarren arkuak oso dizdiratsuak direnean, lehenaren barnean hirugarren bat eta bigarrenaren kanpoaldean laugarren bat ikus daitezke. Arku hauei, arku supernumerario deritze eta argi interferentziazko efektu bereziengatik gertatzen dira.
 
Ostadar bat ikusten duen norbaitek, egia esan, ez dabil toki finko batetanbatean dagoen zeozer ikusten. Ostadarra, [[mamu]] bat, [[irudi]] bat baino ez da. Esaten denez, hegazkin txiki batetako bidaiari batek, behin, pilotuari, ostadarraren erdialdea zeharkatzeko eskatu zion. Ostadarra sekula ez zen hazten hegazkina harengana zihoan heinean. Handik denbora batera, ostadarra desagertu egin zen, hegazkinak, euriak ostadarra eragiten zuen tokitik kanpo hegan egin baitzuen. Honela, bidaiari inuxente hau, ostadarraren artetik hegan egiteko gogoarekin geratu zen.
 
Pertsona batek ostadar bat ikusten duenean, benetan ikusten duena, euri tanta batzuek zabaldutako argia da. Lehen ikuslearen ondoan dagoen beste pertsona batek, beste tanta batzuek zabaldutako argia ikusiko du. Honela, eta xelebrea dirudien arren, bakoitzak bere ostadar propioa ikusten duela esan daiteke, beste batzuek ikusten dituztenekiko ezberdina (literalki ezberdina).
 
Baldintza atmosferikoak eta behaketa tokia bikainak badira, orduan, euriak eta Eguzkiak elkarrekin lan egiten dute argi eraztun oso bat eratzeko, ostadar borobila deitua, [[2007]]ko [[abuztuak 6a]]n [[Malasia]]ko Langkawi uhartean ikusi zena bezala. Ohiko ostadarretan, gorria da kanpoaldeko kolorea, eta morea barnekoa, baina borobiletan, kontrako ordenean daude.
[[Fitxategi:Rainbow1.png|thumb|300px|left|Argiaren deskonposaketa ur tanta batetanbatean]]
Ostadar bat ikusteko baldintzei dagokionez, ikuslea, euria eta tanta esferikozko euri baten artean (euri uniformea) egotera mugatzen da. Posible da ikusleak, euria, bera dagoen tokian uniformea ez dela uste izatea, baina bai izan behar du ostadarra egongo litzatekeen tokian. Eta noiz dira tantak esferikoak? Tantak, esferikoak dira, abiada konstante edo uniforme batetanbatean erortzen direnean. Hau, posible da grabitate azelerazio baldintzetan, airearen oposizio indar likatsuak kontutan hartuz. Tanten abiadura uniformea dela betetzen denean, tantak, orduan, gutxiengo azaleran gehiengo bolumen bat hartzen du ([[esfera]]). Bakarrik baldintza hauetan da posible tanta barneko argi zabaltzea, eta, beraz, ostadarra, baina, esferaren aldaketa arinek, ostadar batetanbatean aldaketa ezberdinak eman ditzakete. Beraz, euria ez da bizia izan behar, ezta aireak eragindakoa ere. Horregatik ez da ikusten ostadarra euria eta eguzkia dagoen oro.
 
Garrantzitsua da Eguzkiaren altuera ikustea, batek ostadar bat ikusten duenean, batek, ostadar horretaz zenbat ikus dezakeen jakiten laguntzen baitu: eguzkia zenbat eta beherago egon, altuagoa izango da ostadarraren tontorra, eta alderantziz. Lurrazaletik pixkat altxa daitekeen batek, ostadar batzuk ostertzetik behera jarraitzen dutela ikusiko luke. Mendi altuak eskalatzen dituztenak, batzuetan, ostadar borobil osoen zati handi bat ikusi ahal izan dute. Baina mendiak eurak ere ez dira ostadar borobil oso bat oso-osorik ikusteko haina altuak.