Telebista publikoa Espainian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
'''Espainiako telebista publikoa''' [[erakunde publiko]]ren baten jabetzakoa den [[Espainia]]ko [[telebista]] katea da.
 
== Historia ==
=== Lehenengo aztarnak ===
 
Espainiako telebistaren lehengo urratsak herrialde askotan bezala irratiaren historiari oso lotuta dago. II. Errepublikan hasi ziren eztabaida biziak hedabide berriaren inguruan. Garai horretan prentsak hasia zen albiste garrantzitsuak ematen munduan jaiotzear zegoen telebistaren inguruan. Adibiderik garbiena Madrilen topatzen dugu, 1933. Urtean “Revista Radio Television” deituriko aldizkaria agertu zen, naiz eta oraindik mundu osoan era egonkor batean telebista emisiorik ez zegoen arren Espainian telebistari buruzko aldizkari bat existitzen zen. Oraindik 25 urte pasa beharko ziren TVE-lak programazio egonkor bat edukitzeko.
12. lerroa:
1948. urteko ekainean Philips enpresak hamabost egunetan zehar Bartzelonako Erakusketen Azokan arrakasta izugarria eduki zuten telebista froga desberdinak garatu zituen. Frogak zuzenean egin ziren, estudiotik musika edota umorezkoa saioak emitituz. Bestalde, urte bereko abuztuan RCA enpresak zezen itzuli baten emisioaren saiakera egin zuen Madrilen. Saiakera txarto atera zitzaien, izan ere txarto eta gutxi entzun eta ikusten zen.
 
Azkenean 1951-1952 tartean TVE-lak probazko emisioak egiten hasi zen eta emisio egonkorrak 1956. urtean finkatu ziren.
 
=== Telebistaren jaiotza ===
 
1956ko urriaren 28an hasi ziren ofizialki emisio egonkorrak Espainian. Irekiera 20:30etan eman zen programazio honekin: meza bat, hitzaldi ofizialak, bi NO-DO, filmatutako erreportaje batzuk eta “Coros y Danzas falangistas”en emanaldia. Ondorengo hiru urteetan TVE telebista lokala izango da eta bakarrik helduko da Madrilgo hirian emititzera.
21. lerroa:
Urteak igaro behar izan ziren herritarren gehiengoek telebistako programetara sarbidea izan zuten arte. Baina, Ikusmina mantendu egin zen leku guztietako lehen emisioetan, inoiz ikusitako arrakasta edukiz. Hain zuzen ere, Euskal Herrira, Bilbora konkretuki 1960. urtean heldu zen emisioa.
 
=== 1960ko hamarkada ===
 
1959. urtera arte ez ziren telebistarik ekoiztu Espainian, beraz atzerritik ekarritako luxuzko produktua zen eta ondorioz gutxiengo batek zeukan telebista edukitzeko aukera, orokorrean Madril eta Bartzelonako familia aberatsak. Horren arabera, kalkulatu ohi da 50.000 telebista inguru zeudela garai artan Espainiar estatu guztian.
28. lerroa:
Hamarkadan egindako ikerketen arabera, herritarren gehiengoak uste zuen telebista ez zela irratia, ur beroa edo hozkailua bezain beharrezkoa. Aldiz, telefonoa, motorra edo kotxearen gainetik kokatzen zuten telebista.
 
=== Telebistaren urrezko aroa ===
 
60ko hamarkadaren erdialdetik aurrera herritarrek finkatu dute telebista haien aisialdi lehenengo aukera moduan, garai hartan telebistak bizko du bere urrezko aroa.
Hamarkada baten buruan Espainiako telebista dirua egiteko makina batean bihurtu zen, kapaza zen kalitatezko programazioa egiteko, Europako gainerako telebista-etxeen maila berdinean kokatuz. Segurazko fenomeno hau eman zen Espainiako telebistak Europako gehiengoarekin alderatuta publizitatea erabiltzen zuelako dirua lortzeko. Iragarkiak izan zen diru sarrerarik garrantzitsuena, beraz diru gehiago behar izan ezkero iragarkien denbora igotzen zuten.
 
43. lerroa:
Bigarren kateko produkzio taldeak, gaur egungo zinegile ezagunak osatzen zutena (Emilio Martínez Lázaro, Pilar Miró, Pedro Olea …), irauli zuen zinema emisioak obra dramatikoak emitituz Beckett edo Kafka bezalako egileen adaptazioak.
 
=== Telebista trantsizio garaian ===
 
Trantsizio garaian (1976-1982) telebista hedabide moduan paper garrantzitsua jokatu zuen. Kontuan hartu behar dugu garai horretan jada jendartearen gehiengoarentzat telebista zela aisiarako tresna eta kasu askotan tresna informatibo nagusia. Beraz, telebistak egindakoa erabakigarria izan zitekeen.
52. lerroa:
Lehen esan bezala politika pedagogiko berria jarri zuten martxan serie desberdinen eskutik baloreen aldaketa eragiteko. Hala nola, “Curro Jimenez”, “Cañas y barro”, “Fortunata y Jacinta”, “Verano azul” ... Serie berri horien argumentuetan pertsonaiek ere eraldaketa prozesuan zegoen gizarte batean irudikatzen zituzten. Bestela esanda, telebista hartu dezakegu tresna historiko bezala gizartean eman ziren aldaketak aztertzeko. Adibidez, aztertuz ikusleen gustuen aldaketak, eta horrekin bat programazioen aldaketak. Hau da, trantsizioko urteetan ikus daiteke nola desagertzen diren programa familiar konbentzionalak eta agertzen diren sentsibilitate desberdineko beste programa batzuk.
 
=== 1980ko hamarkada ===
 
Hamarkada hau Irrati eta telebistako estatutuak markatu egingo du. Naiz eta aldaketa bidean egon gaur egun indarrean jarraitzen du, hau izan zen telebista arautzeko egin zen lehenengo estutua Espainian. Espainiako telebista sistema osoak arauketa juridiko demokratikoa edukitzeko helburuarekin jaio zen estatutua, hau berdin balioko zuen TVErentzako eta baita ere kate pribatuentzako. Estatutuaren bitartez telebistaren funtzioa definitu zuten: “Telebista Espainian zerbitzu publiko bat da eta bere jabegoa estatuari dagokio”.
 
Estatutuak, baita geroko telebista autonomikoen arauketak, telebista sistemaren gain ezarriko du gobernuaren kontrola, beraz momentuan momenturo gobernuan kokatzen diren alderdi politiko desberdinek kontrola dezakete sistema, gobernuak aukeratzen baitu zuzendari orokor bat. Europako gainerako estatuetan aldiz, Kontseilu Gorena (botere politikoez independente) eratzen da eta organo honek antolatu egiten du telebista sektorea, pribatua zein publikoa. Estatutuaz gain, telebista 80ko hamarkadan ezaugarritu zuen elementua emisio orduen igoera izan zen. Martxan jarri zen goizetako programazioa eta aurrerantzean sistema antolatu egingo da audientzien zifren arabera.
=== Telebista autonomikoak ===
 
Europa osoko telebista ekintza jabego publikoko monopolioetan (TVE) antolatu egin zen. Baina denbora pasa ahala, gertutasuneko errealitateak islatuko zituen 3. kate baten beharrak ikusi ziren.
68. lerroa:
Naiz eta gaur egon eztabaida prozesu luzean egon telebista autonomikoen etorkizuna izugarrizko arrakasta izan dute, kohesio soziala, herri identitate propioa eta gertutasuna hartzailearengan bermatzen baititu. Horiek izan dira arrakastaren gakoak.
 
=== Telebista-etxe pribatuak ===
 
Dudarik gabe, Espainiako telebista panorama guztiz aldatu zen 90. hamarkadaren hasieran 3 telebista pribatuen agerpenarekin. Horietatik bik programazio irekia eta orokorra zeukaten, TVEren antzerakoak: Antena 3 (1989ko abenduan hasi zen emititzen) eta Tele 5 (1990ko martxoan). Hirugarrena Canal + (1990ko irailean) programazio itxikoa zen, ordainduz ikustekoa, naiz eta bazeukan programazio irekiko ordutegi mugatua.
Denbora tarte txikian telebista-etxeak ugaritu egin ziren (FORTA, Antena 3, Tele 5…) beraz norgehiagoka markoa ireki egin zen Espainiako telebista panoraman, arau eta metodologia berriak beharrezko bihurtuz. Arau orokorra jada finkatuta zegoen, sektorearen funtzionamendua audientzia datuen araberakoa izan behar zuen. Hauek, SOFRES enpresak proportzionatuko zituen.
=== Azkeneko hamarkada ===
 
Telebista asko aldatu da azkeneko hamarkada honetan. Duela hamar urte Europa osoan telebista zerbitzu publiko bezala ulertzen zen, hau da, jendartean kulturalki eta sozialki eragitearen helburua zeukan. Telebistaren programazioa merkatuetatik at mantentzen zen. Egun, telebista merkatu bilakatu da, ezin dugu esan zerbitzu publiko izateari utzi diola guztiz, baina bide horretan habiatzen ari da. Gaur egun ikusleek eskatu egiten dutena programatzea da irizpide nagusia. Erronka kate guztientzat audientzia gehien bilatzea da.
 
Beraz, albo batera uzten da segmentazio sozialaren araberako programazio orekatuaren printzipioa, eta aurkitu ditzakegu orain eskari gorena daukaten programak, non aurkezle eta laguntzaileak jarrera bortitzak edukitzen dituzte.
 
== Gaur egungo egoera ==
 
Gaur egungo egoerari erreparatzen badiogu, konturatuko gara telebista kateen minimo bat osatzen dutela kanal publikoek. Herritarrok beti pentsatu izan dugu telebista publikoa zerbitzu minimo eta ezinbestekoa dela, herritarrentzat pentsatua. Hala ere, Estatuak eskua sartzen jarraitzen du. Ez da erreala Koordinatzaile Orokorraren irudia, edukien eta programazioaren erabateko arduraduna izan beharko zena. Estatuak, nahi bezain beste, kate publikoen programazioa (edukiak...) manipulatzen jarraitzen du. Espainiako estatuak RTVEn, Eusko Jaurlaritzak EITBn... Nabaria da teleberrien diskurtso aldaera gobernu batetik bestera.
86. lerroa:
 
• TVE: Televisión Españolak bi katez osatutako katea da: 1goa eta 2.a. 1952. urtean sortu zen RTVE taldeari dagokion kate hau. TVEk hainbat azpikateetaz baliatzen da.
• TVE Temática: TVEren blokeetariko bat da. Hau hainbat katek osatzen dute, eduki eta programazio ezberdinak eskeiniz.
 
o Hispavisión: dokumentaletan espezializaturiko kanal tematikoa da. Produkzio propioko eta dokumental klasikoak emititzen ditu. Digital bidez emititzen da.
117. lerroa:
Kate publikoen bermatzea sustatzen ez bada, azkenean telebista sektore pribatuaren eskuetan geratuko da. Hori gertatzen baldin bada, hedabide honen zentzua galduko litzateke, enpresari dirudun batzuen esku geldituko bailitzateke informazioaren boterea.
 
== Finantziazioa ==
 
Telebista publikoa, batez ere europar ereduan, lau bide garrantzitsu erabiltzen ditu bere finantziaziorako:
134. lerroa:
-Finantziazio publikoa (diru laguntzak …) eta publizitatearen bitartez hornitzen diren herrialdeak: Portugal eta Espainia.
 
== Garrantzi ekonomikoa ==
 
=== Sektore publikoa ===
Gaur egun telebista publiko bezala ezagutzen den entitatea, sektore publikoan kokatua dago, hau da, gobernuen menpeko lan-eskaintzaren barnean. Kudeaketa Publikoak periodikoki hainbat lan-postu eskaintzen ditu sektore publikoan lan egin ahal izateko. Lanpostu horiek lortu ahal izateko eskaintza, urteko lehen hiruhilabetekoan gauzatzen da eta horrek Enpleguaren Eskaintza Publikoa (OPE) gorpuzten du.
 
151. lerroa:
Baldintza batzuk beteta (nazionalitatea, jardun laborala...) eta OPE bakoitzari erantzuten dien hainbat froga gaindituta langileak nahi zuen lanpostua eskuratzeko nolabaiteko aukera ezin dezake.
 
=== Lanaren erregulazioa ===
 
Gaur egun telebista publikoaren sektorean bizi den egoera lotsagarri bezala deskribatu dezakegu. Pribatizazioaren ondorioz garatu den egoera telebista publikoaren langileengan nahikotxo eragin izan du. Lehen, zerbitzu “erabat” publikoa izanez, telebistan lan egin nahi zuten pertsonek aukera bakarra zeukaten baina telebista pribatizatuz joan zen heinean, sektore publikoan lan egiten zutenek kanporaketak edo kontratuen murrizketak jasaten hasi ziren.
 
Telebista pribatuan lan egiten dutenek, enpresa soil baten erregulazioaren menpe daude, baina publikoan lan egiten dutenek Gobernuak inposatzen dituen neurrietara daude mugatuak.
Telebista publikoak galerak pairatzen hasi zenetik, zorrak haziz joan dira RTVE-k 1566 milioi euroko zorraraino helduz 2006an eta 2007an 946 milioi euroko zorrara murriztuz. Horrek esan nahi du estatu espainiarreko etxebizitza bakoitzeko 102 €-ko zorra sortu dela 2006an, 2007an 65€-tara jeitsiz. Zorra horrek 4700 langileengan eragina izan du. Espainiako telebista publikoaren kosteak Erresuma Batuaren adinakoak dira eta soilik Alemaniak gainditzen ditu, antzeko egiturak dituena.
 
Egoeraren sintesi bat egitearren, telebista pribatuak publikoak baino irabazi handiagoak ditu. Zehatzagoak izatearren, zerbitzu publikoak 900 milioi euro baino gehiagoko zorrak dituen bitartean, sektore pribatuak 512 milioi €ko irabaziak ditu Estatuari Elkarteenganako 210 milioi €ko zergak ordaindu ostean.
168. lerroa:
Urgell-en ustez, formula horrek galera handiak sortzen ditu eta horren ordez urteroko kontratuak indartu nahi ditu. Horrela, EITBri egokitutako aurrekontua murriztu nahiko du Eusko Jaurlaritzak. 2012ko aurrekontua 132 milioi eurokoa izango da, iazkoa baino %8,4 txikiagoa. Horrekin batera, pertsonalaren murrizketa jasan beharko du EITBk. 1100 pertsonetako taldea izatera, 979 langilek lan egingo dute.
 
== Arauketa legala ==
 
=== Legedia ===
 
Komunikazio audiobisualak garrantzi handia izan du azken urteetan gizakiaren egunerokotasunean; eta enpresa eta gobernuei ekonomikoki eta iritzi arloan xedeak lortzen lagundu die. Momentu honetan, gizakia ezin daiteke bizi tresna audiobisualik gabe eta etorkizunera begira, gero eta indar handiagoa izango dute komunikazio audiobisualek.
Telebistan sakonduz gero, gizarteak gero eta gehiago kontsumitzen du. Egun, telebistan programak ikusteaz aparte, jendeak interneten ere ikusten ditu programak horiek eta horri erantzuten saiatzen ari dira komunikazio enpresak.
 
Duela urte bete, telebista eta irratia analogikoki ikusten zen eta arau batzuk bete behar izan zituzten. Digitalizazioarekin zehaztu gabe dauden eremu batzuk sortu dira legedian, hala nola: kalitatearen hobetzea, dibertsifikazioa, audientziaren gorakada… Europar Batasunak hau ikusita, 2007an egin zen komunikazio audiobisualaren arautegia berritu du 2010ean. Arautegiaren berriztapenarekin, aldaketa garrantzitsuak egin dira eta berritze honek, situazio berriak erregulatzen lagundu du. Guzti hau industria juridikoari segurtasuna emateko eta Europako enpresa audiobisualekin lehiatzeko egin da, hori bai, pluralismoa eta herritarren eskubideak babestuz.
Arautegi hau atalka zatiturik dago eta atalak artikuluetan zatiturik daude:
189. lerroa:
 
Telebistako programazioaren inguruko arauak ere agertzen dira: Pertsona guztiek dute eskubidea telebistako programazioa gutxienez hiru eguneko aurrerapenarekin ikusteko eskubidea du herritarrak. Programazioan aldaketarik egonez gero, azken orduko albiste garrantzitsu bategatik bakarrik alda daiteke.
Beste alde batetik, telebistako programetako atal komertziala edukitik oso argi desberdinduta egon behar da, ikusleak ikusten ari direnaz ohartu daitezen.
 
Beste atal batetan, adingabeen eskubideez aritzen da. Bertan esaten da, umeek eskubidea dutela beraien irudia eta ahotsa telebistan ez agertzeko beraien gurasoen aurretiazko onespenik gabe.
202. lerroa:
 
Bestetik, kiroletan ezin da anuntziorik jarri, jokoa geldirik dagoenean baina jokoaren jarraipenean eragiten ez dutenean jarri daitezke.
Programa batzuetan, babesleak jarri daitezke eta salmenta mezuak emititu ahal dira, beti aurreko arauak jarraituz. Ezin daitezke jarri edozein motako diskriminazioa erakusten duten iragarkirik. Ezin da mezu subliminalik jarri eta tabakoaren inguruko iragarkiak debekaturik daude. Bestetik, hogei gradu baino gehiago duten alkohol produktuak iragartzea debekaturik dago.
Telebista kateek nahi dituzten edukiak jarri ditzakete baina interes orokorreko programa bada, adibidez: mitin politiko bat; beste kateei laburpen zehatz eta objektiboa bidali behar die. Interes orokorreko edukiak hauek dira: Udako edo Neguko joko olinpikoak, Ligako futbol partidu bat, Munduko bizikleta txapelketa… Guzti hauek normalean kodifikatu gabeko kateetan emititzen dira eta beraien esku dago zuzenean edo gerokatuan emango duten emisioa.
 
211. lerroa:
 
Arautegiak esaten du Europako beste kateen emisioak ikusi daitezkeela baina bertako kateei interferentziarik eragiten ez badie. Kate Europeek Beste herrialdetako kultura eta hizkuntza zabaltzen dute horrela.
Arautegiaren sail baten telebista publikoaren inguruan aritzen da. Legedi honen arabera, Zerbitzu publikoak beharrezkoak dira eta konstituzioko baloreak jarraitzen eta iritzi publikoa sortzen bultzatzen duen tresna da. Gainera Estatuko kultura eta hizkuntzak erakusten ditu. Horretarako genero guztiak, informazioa eman, edukazioa eta entretenimendua ematen saiatu behar da telebista publikoa eta zerbitzu publikoa orokorrean.
 
Telebista publiko baten helburuak bederatzi urteko epe baterako jarriko dira eta bertako kanaletako jarraipena epe laburragorako egingo da. Hori bai, epe horretan lortu nahi diren helburuak zehaztean prozesu dena estrukturatua egon behar da. Gainera, kate horren ebaluazioa egitean, audientziak eta datuak publikatu egin beharko dira.
Kate publiko batetan parte hartzen duten pertsonek ezingo dute sektore pribatuko kate bateko kapital sozialean parte hartu. Estatuak eta komunitate autonomoek erabakiko dute kate horri zein finantzazio emango dioten.
 
Multak jartzerakoan, telebista katea dagoen komunitate autonomiak izango du erantzukizuna eta bera izango da legeak betetzen dituen kontrol lanak egingo dituen arduraduna. Zigorrak hiru mailatan banatzen dira: oso grabeak, grabeak, eta garrantzi handirik ez dutenak.