Eduardo Arroyo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
 
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Eduardo Arroyo''' ([[Madril]], [[Espainia]], 1937ko otsailaren 26a) espainiar [[margolaritza|pintore]] eta [[idazle]]a da. Margolari gisara, [[figurazio]] kritikoaren eta [[pop]]-aren ordezkari nagusietakoa izan da. Nabarmena du bere obran ezkertiar ikuspegi politiko-soziala ([[Espainiako Alderdi Komunista]]ko kide izan zen urte askoan).
 
== Biografia ==
1963an [[Paris]]en egin zuen erakusketak Espainiako Gobernuaren protesta diplomatikoa eragin zuen, Arroyok eginiko [[Francisco Franco|Franco]], [[Mussolini]], [[Adolf Hitler|HitlerHitlerren]]ren eta abarren erretratuak zirela eta. "Miró berregina" (1967) eta "25 bake urte" (1965) dira sasoi hartako bere beste obra ezagun batzuk.
 
Frantziako [[68ko maiatza|68ko maiatzean]] buru-belarri ibili zen, eta hurrengo urteetan [[Italia]]n jardun zuen, [[Klaus Gruber]]ekin hainbat eszenografia eginez. 1976an berreskuratu zuen pasaporte espainiarra, eta orduan hasi zen bere sorterrian erakusketak egiten. Kultura ministerioaren Arte Plastikoen Sari Nazionala eman zioten 1982an, eta Frantziako Gobernuak Arte eta Letren Zaldun izendatu zuen 1983an. Parisko Pompidou Zentroan eta New Yorkeko Guggenheim Museoan atzera begirako erakusketak egin dizkiote. Eskulturan ere jardun du azken urteotan.
 
Idazle gisara, [[boxeo]]ari buruz idatzi du (''Panamá Al Brown''), antzerki obrak (''Bantam'') eta kontakizunak: ''Sardinas en aceite'' (1990, "Sardinak oliotan"). 1998an ''Orgullo y pasión'' ("Harrotasuna eta grina") argitaratu zuen, autobiografia modukoa.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
[[Kategoria:Espainiako_idazleakEspainiako idazleak]]
[[Kategoria:Espainiako_margolariakEspainiako margolariak]]
[[Kategoria:1937ko_jaiotzak1937ko jaiotzak]]
 
[[de:Eduardo_ArroyoEduardo Arroyo]]
[[en:Eduardo Arroyo]]
[[es:Eduardo_ArroyoEduardo Arroyo]]
[[fr:Eduardo_ArroyoEduardo Arroyo]]
[[ja:エドゥアルド・アロヨ]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}