James Fitz-James (Berwickeko I. dukea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t James Fitz-James, Berwickeko I. dukea izenburuaren ordez, James Fitz-James (Berwickeko I. dukea) ezarri da
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:James FitzJames 1st Duke of Berwick.jpg|thumb|]]
'''Berwickeko dukea''' ('''James Fitz-James''') [[Frantzia]]ko mariskala ([[Moulins]], [[1670]] - [[Philippsburg]], [[1734]]). Ingalaterrako [[Jakue II.a Ingalaterrakoa eta VII.a Eskoziakoa|Jakue II.a]]ren eta [[Arabelle Curchill]]en sasiko semea. Frantzian hezia, [[Espainiako Filipe V.a]] erregea agintean bermatu zuten armada frantsesen buruzagi izan zen ([[1704]] eta [[1706]]).
 
Frantzian ''camisard'' zirelakoen aurkako zapalkuntza bideratu zuen (1705, [[kalbinista|kalbinisten]] altxamendua, [[protestante]]en eskubideak ezagutzen zituen [[Nantesko Ediktua]] balio gabe utzi ondoren).
 
[[1707]]ko [[apirilaren 25]]ean [[Almansako Guduagudua]] irabazi zuen Karlos artxidukearen osteen aurrean eta, ondorioz, [[Katalunia]] eta [[Valentziako forua]]k ezerezean gelditu ziren. [[Filipe V.a Espainiakoa|Borboiko Filipe V.a]]k, bitartean, foruen aurkako politika bultzatu nahi izan zuen: 1714an, Berwickek Bartzelona setiatu zuen, eta hiru hilabete geroago hartu egin zuen hiria. [[1717]]ko [[abuztuaren 31]]n Filipe V.ak aduanak [[Ebro]]tik [[Bidasoa]]ra aldatzea erabaki zuen. Horren ondorioz [[Bizkaia]]n matxinadak izan ziren, eta erregearen osteek hartu zuten [[Hego Euskal Herria]]. [[1719]]ko [[maiatzaren 12]]an, ordea, Berwick kondearen soldaduak [[Baiona]]n sartu eta lehen zerbitzatu zuen erregearen aurka aritzeko prest azaldu ziren (Espainiaren aurkako Aliantza lautarikoa).
 
Harriturik, errege borboiak osteak erretiratzea agindu zuen, eta euskal probintziak errenditu egin ziren Berwick dukearen armadaren aurrean, baina herrialde bakoitzari zegozkion foruak errespetatzekotan. Filipe V.ak hurrengo urtean izenpetuko zen bakea eskatu zuen [[1720]]an, eta euskaldunak kontent edukitzeagatik aduanak berriz ere Ebrora aldatzeko agindua eman zuen urtebete geroago (1722ko urriak 16). Berwickeko dukea [[Philippsburgeko Guduagudua]]n hil zen, [[Poloniako Erregetzarako Gerra]]n (1734).
 
== Erreferentziak ==