«Adar eta orrien diagrama»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
[[File:Stem leaf plot 001.png|thumb|right|300px200px|'''Zurtoin-eta-hosto diagrama''' datuak irudikatu nahiz modu trinkoan gordetzeko erabil daiteke. Irudian, 20-30-32-35-...-88-102 datuak biltzen dituen diagrama.]]
 
[[Estatistika]]n, '''zurtoin-eta-hosto diagrama''' [[aldagai]] bakarreko [[datu]]ak azaltzeko [[datu diagrama]] eta bat da, [[histograma]]ren antzekoa, datu guztien banako balioak modu ordenatuan atxikitzen dituena. [[Maiztasun-banaketa]] moduan ere erabil daiteke, datuak modu trinkoago batez adierazteko. [[Datuen azterketa esploratzaile]]an maiz erabiltzen da, baina datu kopurua txikia denean soilik gomendatzen da. Bi zutabe ditu, marra bertikal batez bereizita: ezkerreko zutabean ''zurtoina'' dago eta eskuinekoan ''hostoak'' ezartzen dira: zurtoinean, datuek partekatzen duten zifraren arabera biltzen dira datuak; hosto bakoitzak datu bakoitzaren azken zifrak biltzen ditu, irudian ikusten denez.
Zurtoin-eta-hosto diagrama bat eratzeko, datuak txikienetik handienera ordenatu behar dira lehendabizi. Adibide moduan, ia ordenaturik azaltzen diren datu hauek:
 
:::44 46 47 49 63 64 66 68 68 72 72 75 76 81 84 88 106
 
Jarraian, zurtoinek eta hostoek adierazi behar dutena finkatu behar da. Ohizko eraketan, hostoak datuaren azken [[zifra]] adierazten du, zurtoinak datuaren beste zifra guztiak adierazten dituen bitartean.
48.195

edits