Batzar nagusiak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
Lehenagokoak ziren arren, haiei buruzko lehenengo albisteak XIII. mendearen erdialdetik aurrerakoak dira ([[Arriaga (Gasteiz)|Arriaga]], Araba, 1258). Batzar haietara joaten ziren herrietako ordezkariak, handikiak eta apaiz nagusiak, eta, gobernu agintariak aukeratzeaz gainera, bertan hartzen ziren herrialdeari zegozkion erabaki nagusiak. Hasieran batzarkideak maiz biltzen baziren ere, batzarrak epe luzeagotan hasi ziren egiten, erregeen ordezkariek, batzar bereziek eta diputazioek gero eta ahalmen gehiago zuten heinean. Arabako [[ermandade]]ak, esaterako, bitan biltzen ziren, maiatzean [[lur jareak|lur jareetan]] eta azaroan Gasteizen. 1472. urtean, bi urtean behin biltzea erabaki zen Gipuzkoan, eta urtean behin biltzen ziren 1677tik aurrera. Bizkaian, urtean bitan biltzen ziren 1610ra arte. Urte hartatik aurrera, bi urtean behin gutxienez biltzea erabaki zen. Behar izanez gero, hiru lurraldeetan egiten zituzten Batzar Bereziak. Adinez nagusia izateaz gainera, batzarkideek irakurtzen eta idazten eta [[gaztelania]]z hizketan jakin behar zuten (XVII. mendetik aurrera Bizkaian); ordezkaritza demokratikoa arras murrizten zuen neurri horrek. Emakumeak erakunde horietatik at geratu ziren, nahiz [[euskal zuzenbidea]]k espresuki baztertu ez.
 
== Batzar Nagusien amaiera eta egungo egoera ==
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foruak indarrik gabe utzi zituen 1876ko uztailaren 21eko dekretuarekin batera desagertu ziren Batzar Nagusiak; era horretan amaitu zen aurretik abiarazitako prozesua. Borboiak Espainiako koroaz jabetu zirenetik (Filipe IV.a, 1700), foruen eta Batzar Nagusien aurkako saioak etengabeak izan ziren. Bergarako Besarkadaren ondoren, 1841eko dekretu batek baliorik gabe utzi zuen Batzar Nagusiek errege-agintearen aurrean zuten armarik zorrotzena, ''foru-pasea,'' eta handik aurrera euskal erakundeen aurkako jokaera nagusitu zen. 1909-1923 urteen bitartean, Arabak berreskuratu zituen Batzar Nagusiak, baina inolako ahalmen politikorik gabe. 1977ko ekainaren 2an onartu zitzaizkien berriz foruak, baina ondoko autonomiak forma hutsean utzi zituen erabaki haiek, 1979tik aurrera Bizkaian eta Gipuzkoan gertatu zen bezala. Gaur egun, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa hartzen dituen Euskal Autonomia Erkideoga nagusi, Batzar Nagusiek tokian tokiko diputazioaren kudeaketa onartzen nahiz gaitzesten duen erakundea osatzen dute, garai batean izan zituzten epaitzeko eta politika egiteko ahalmenik gabe, hala ere.
== Erreferentziak ==