Arnold Hauser: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
 
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
Hungariar arte-historialaria (Timisoara, 1892 - Budapest, 1978). Filosofia-ikasketak Budapesten egin zituen, eta K. Mannheim, G. Lukács eta beste zenbaitek osaturiko taldean sartu zen. 1921ean hasi zen, Berlinen, artearen jatorri soziala, haren obra osoaren gunea izango zena, aztertzen. 1924an, Vienara joan zen eta han, M. Dvorak-ekin batera, Vienako Eskola sortu zuen, ikerketa historiko-artistikoa helburu zuen talde ospetsua. Naziek Austria hartu zutenean, Ingalaterrara alde egin behar izan zuen, eta han ondu zuen bere ikerketa-lanaren zatirik handiena. Bere obra nagusian, ''Literaturaren eta artearen historia soziala'' (1957), Hauserrek mendebaldeko kulturetan garatu diren arte-estiloen jatorria aldaketa sozialen arabera aztertzen du. Haren lanetako batzuk: ''Artearen historiarako sarrera'' (1961), ''Manierismoa'' (1965), ''Artearen soziologia'' (1975).
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}