Arabiar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: ky:Арап, ps:عرب, sco:Arab fowk
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
19. lerroa:
[[K. a. X. mende]]tik ezagutzen dira arabiarrei buruzko lekukotasunak, [[Arabiako penintsula]]n. Siria eta Palestina alderako migrazioak aspaldian hasi baziren ere, islama nagusitu arte (VII. m.) ez ziren arabiarrak hasi hurbileko eta harantzagoko lurrak konkistatzen. Ordutik hona, herri asko islamiartu eta arabiartu da. Hizkuntza asko desagertu da, aginpide arabiarraren eraginaz, VIII. eta XIV. mendeen artean ([[arameera]], [[kopto]]a, [[siriera]], [[berbere|berberiar]] dialekto zenbait). Arabiera nagusitu zen hasiera-hasieratik liturgia, administrazio eta jakintza hizkuntza gisa. Kultura arabiar-musulmanaren garapenean berebiziko garrantzia izan zuten persiarrek ere neke handiak izan dituzte berezko hizkuntzari eusteko, unean uneko egoera politikoen gorabeheran.
 
Arabiarrek (300 bat milioi, egun)<ref>Margaret Kleffner Nydell, ''Understanding Arabs: a guide for modern times'', Intercultural Press, 2006, ISBN 19319302521-931930-25-2.</ref> ez dute arraza bakarra, besteetatik bereizia, osatzen: ezaugarri etnografiko eta soziologiko komunak dituzte beste etnia askorekin. Egungo batasun kontzientzia turkiarren nagusitasunaren aurkako borroka urte luzeetan mamitu bazen ere (XVI-XIX. mendeak), egungo kultura eta politika XIX-XX. mendeetako kolonialismoaren kontrako jardun etengabean sustraitu da.
 
== Erreferentziak ==