Henry Briggs: berrikuspenen arteko aldeak

matematikari britainiarra
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

10:53, 30 abendua 2011ko berrikusketa

Matematikari ingelesa (Warley Wood, Yorkshire, 1561 - Oxford, 1631). Logaritmoen inguruan lan egiten zuen matematikariak 10 zenbakia oinarri bezala erabiltzeko ideia izan zuen. Hori dela-eta, jatorrizko logaritmoak (John Napierrek asmatutakoak) gaur egun erabiltzen diren logaritmo arruntetara aldatu zituen, hots, oinarrizko zenbakitzat hamar duen logaritmoetara ("Briggsen logaritmoak" bezala ezagutzen direnak). Briggsen logaritmoa Log. zeinuaren bidez adierazten da, beraren oinean oinarriaren zenbakirik jarri gabe ere ulertzen baita zenbaki hori hamar dela. Bestalde, lehen 31.000 zenbaki osoen logaritmoak 14. hamarrena arte kalkulatu zituen.

Erreferentziak