Bernardo Rossellino: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
3. lerroa:
 
==Biografia==
[[Leon Battista Alberti|Alberti]]ren ikasle eta laguntzaile izan zen, eta haren planoei jarraituz, Florentziako Rucellai jauregia eraiki zuen 1445-1450 urteetan. Erromako Venezia jauregia egin zuen 1455. urtean, eta, [[Pio II.a Piccolomini]] Piccolomini [[Aita Santuasantua]]ren aginduz, Pienzako artzapezpikuaren egoitza eraiki zuen.
 
[[Pizkundea|Pizkundeko]] hileta-eskulturaren eraberritzailetzat hartua da: aipagarria da [[Leonardo Bruni]]ri eginiko hilobia (Santa Croce, 1444), berrikuntza nagusien eredutzat. Izan ere, ez da eskultura soila, arkitektura eta eskultura batzen dituen obra bat baizik. Elizako hormari itsatsita dagoen [[kapera]] moduko bat da, arkitektura molde klasikoez osatua (garaipen-arku bat du, besteak beste); [[marmol]] gorria, beltza eta zuria erabili zituen, eta polikromia horrek monumentuaren kutsu klasikoa azpimarratzen du. Arkitektura-osagaiei dagokienez, Albertiren eragina da nagusi: bi [[zutabe korintoar]] ditu, [[inposta]] banari eta puntu erdiko arku bati eusten diotenak. Arkuaren atzean ageri da obra guztiko erreferentzia erlijioso bakarra, aingeruez inguraturiko Ama Birjinaren irudi bat, hain zuzen. Aipatzekoa ere bada Villana Zorionekoari eginiko hilobia, Santa Maria Novella basilikan (1452).