Aharrausi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: mr:जांभई
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-segundu +segundo)
3. lerroa:
 
=== Aharrausien mekanismoa ===
Aharrausiak umetoki barneko bizitzan hasi eta gure bizitza osoan zehar gurekin egongo dira. Gure aldamenekoa aho-zabalka hasten bada, gu geu ere horretan hasiko gara. Ia menderaezina da, saihestuz gero prozesua ez-gogobetekoa izango da eta gogaikarria izatera ere hel daiteke. Behin aharrausika hasita ezin dugu eten intentsitate handikoa delako, nahiz eta 5-10 segundusegundo iraun. Bestetik, ornodun guztietan gertatzen den prozesua da: ugaztun, narrasti, arrain, anfibio eta hegaztietan.
 
Lehenik eta behin, aharrausia nola gertatzen den jakin behar dugu, bere oinarri fisiologikoak hain zuzen ere. Gure sentimen-hartzaileek estimulu bat (gosea, logura, nekea...) garraiatuko dute [[nerbio-sistema zentral]]era. Nerbio-sistema zentralak informazioa jaso, prozesatu eta erantzuna sortuko du. Kasu honetan erantzuna erdi-borondatezko [[erreflexu]]a izango da: aharrausia.