Alexander Pope: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
11. lerroa:
Ingalaterrako poeta neoklasiko handientzat hartzen den honek, areto, hiri eta gizarte bizitzaren poeta izan arren, gizartetik bazterturik eta Londrestik kanpora bizi behar izan zuen. Katolikoa zen, izan ere, eta hori zela-eta, hiriburuko bizitzatik at geratu zen, eta ezin izan zuen, esate baterako, unibertsitatean ikasi.
 
Pope oso eztabaidatua izan da. Batzuen ustez, elbarri hipokrita gaizto bat zen, ezten zorrotzeko ""liztor"" bat. Beste batzuek, aldiz, haren adiskidetasun iraunkorrak, eta oinazearen eta bizitzako oztopoen aurrean erakutsi zuen estoizismoa azpimarratzen dituzte. Haren lagun Swiftek bezala, maiteago zituen gizakiak gizadia baino, eta idatzi zituen eskutitzetan ikusten da gehiago haserretzen zuela pertsona batzuen harrokeria ergelak, gizakiaren izaerak baino.
 
Arretaz irakurtzen duenak sentimental bat aurkituko du harengan, Shaftesbury deistaren jarraitzaile bat. Agian katolikoa zelako, halako eszeptizismo trufari samar bat nabaritzen zaio, aldi berean tolerantea bazen ere. Erromantizismoaren ezaugarri behinenetakoa gizartearen eta finkatutako literatur formulen aurka altxatzea izan zen bezala, Pope, aldiz, neoklasizismo ingelesaren ordezkari perfektua da. Horazioren jarraitzailea zen olerkigintzan, erabat ados zegoen bere garaiko gizarte arauekin eta ideia estetikoekin, eta adostasun hori haren obra anitz eta aberats guztian islatzen da.
19. lerroa:
Poesia orekatua eta narea da harena, eta irudimen kartsu haina diziplinatua du azpian. Artista osoa eta arduratsua, fina baina kementsua, gizalegearen eta prestutasun intelektualaren eredu da Pope. Inor ez da hura bezain kontziente izan poetaren duintasun jasoaz eta poetak gizartean eta hirian jokatzen zuen paperaz; inork ez du izan hark baino nahi handiagorik ideia argi eta gardenak arau zorrotzetara errenditzen zen forma poetikoarekin perfekzioz ezkontzeko, haina bazekien, halaber, aldaerak eta apaindurak askatasunez eta ausardiaz erabiltzen ere.
 
=== Poeta eta moralista ===
 
Batzuen ustez lastima handia da Popek bere talentua Homero itzultzen alferrik galdu izana. Kontuan izan behar da oso ongi ordaindutako itzulpengintza zela eta bizimodua eta independentzia irabazteko hartu zuela Popek lan hura. Segur aski, historia osoan ondoen ordaindu diren itzulpenak izan dira (10.000 libera esterlina inguru), eta haiei esker erosi zuen Popek aurrean aintzira bat zuen Twickenhamgo etxe zoragarria eta inguruko lur sailak. Baina dena ez zen diru sarrera soila izan. Homero itzultzeko poeta askoren lanaz baliatu bazen ere, arreta berezia jarri zuen Popek bere lanean: dena behin eta berriro aztertzen zuen eta lan osoari bere marka propioa ezarri zion.
41. lerroa:
Popek Hobbesengandik ateratako hainbat ideia arrazionalista ere sartu zituen. Gai eta teoria mosaiko horretan, Popek oso maiteak zituen zenbait ideia, eta garai hartan hain ohikoa zen baikortasuna ere antzematen dira. Poetaren ikuspegitik, George II.aren garaiko Ingalaterra bezain gizarte egoera perfektua zuen toki batean gizonak gizadi osoaren zerbitzuan jarri behar zuen osoki, eta gizakiaren joera egoistak ere onbide publikoaren mesedetan ziren.
 
=== Hizkeraren perfekzio klasikoa ===
 
Imitatzailea eta itzultzailea alde batera utzirik, satira idazle partzialegitzat eta moralista hutsalegitzat jota ere, irakurleak ezingo du aintzat hartu gabe utzi olerkigile handia, eta, segur aski, ''The Rape of the Lock'' poema da esandakoaren froga behinena.