Muskulu-ehun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
Assar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Skeletal muscle - cross section, nerve bundle.jpg|thumb|250px|Gihar -ehun ildaskatua]]
'''Gihar -ehuna''' [[gihar]]rak osatzen dituen [[ehun (biologia)|ehun]] uzkurkorra da, laburtu eta luzatzeko gaitasuna duena.
 
Gorputzaren mugimenduak kontrolatzen dituen ehuna da. EurenHaien [[zelula|zelulen]] ezaugarri nagusia uzkurtzeko gauza izatea da, hau da, [[nerbio]] estimuluak hartzen dituztenean etzan egiten dira. Gihar zuntzak luzeak dira eta miofibrila ugari biltzen dituzte. [[Miofibrila]] horiek [[proteina]] uzkurgarrien mikrofilamentuz osatua daude, aktina eta miosina proteinez. Muskuluak uzkurtzen dira [[aktina]]zko filamentu finak [[miosina]]zko filamentu lodien gainean higitzen direnean. Gihar zeluletako [[zelula mintz]]ari sarkolema deritzo eta [[zitoplasma]]ri sarkoplasma: Hauen nukleoek zatitzeko gaitasuna galdu dute.
 
Hiru gihar -ehun mota bereizten dira:
* Gihar -ehun leuna: zelula fusiforme eta uninukleatuz eta ardatz nagusiaren paralelo diren miofibrilaz eratuta dago eta hauek ez dute zeharkako ildaskarik. Uzkurdura berezkoa, geldoa, erritmikoa eta luzea da. [[Bronkio]], [[zain]], [[arteria]], [[urdail]], [[heste]] eta [[umetoki]]an daude gihar horiek eta [[ugatz]]a, [[listu guruin]]ak eta [[gernu maskuri]]a inguratzen dute.
* Gihar -ehun ildaskatu edo eskeletikoak: uzkurdura arina, arritmikoa eta nahita egindakoa du. [[Garun]] eta [[bizkarrezur]]reko [[nerbio-sistema]]ko nerbioek kontrolatzen dute. Zelula zilindrikoak, oso luzeak eta multinukleatuak dira, eta zeharkako ildaskak dituzten sortatan biltzen dira. Sorta horiek zerrenda ilunak (anisotropoak edo A) edota zerrenda argiak (isotropoak edo B) dituzte, zelula bakoitzaren miofibriletako ildasken adikzioaren arabera.
* Gihar -ehun kardikoak edo miokardioak: uzkurdura azkarra, erritmikoa eta borondatezkoa ez dena dauka. [[Ornodun]]etan, zelulek zeharkako ildaskak dituzte eta luzeak eta abar ugariagoak dira. Miokardioetan zeharko edo ildaska ilunak ikusten dira bi zelulen arteko loturan. [[Bihotz]]ean eta [[zirkulazio-aparatu]]an aurki dezakegu eta miokardioak bihotzeko paretetan.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Ehun (biologia)|Ehunak]]
* [[Gihar]]
* [[Gihar -sistema]]
 
[[Kategoria:Ehunak]]