Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
ez dago edizio laburpenik
[[Fitxategi:Jean_Hiriart_Urruty.png|thumb|alt=Jean Hiriart Urruty|Jean Hiriart Urruty-Urruti.]]
 
'''Jean Hiriart-Urruti'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref><ref>Ofizialki frantsesez ''Jean Hiriart-Urruty''.</ref> ([[Hazparne]], [[Lapurdi]], [[1859]]ko [[urtarrilaren 30]]a - [[1915]]eko [[azaroaren 4]]a) [[apaiz]]a, [[euskal idazle]]a eta [[kazetari]]a izan zen. ''[[Eskualduna (aldizkaria)|Eskualduna]]'' astekariaren sortzailea ([[1887]]) eta zuzendaria izateaz gainera, artikulu ugari idatzi zuen bertan. ''«Maestro de prosistas»'' (prosisten maisu) izan zen, [[Koldo Mitxelena]]ren iritziz.
 
== Bizitza ==
[[Fitxategi:Jean Hiriart Urruty-Euskalduna aldizkarian argitaratutako pasarte bat.png|thumb|alt=Jean Hiriart Urruty: ''Euskalduna'' aldizkarian argitaratutako pasarte bat|Jean Hiriart Urruty-Urruti: ''[[Euskalduna]]'' aldizkarian argitaratutako pasarte bat]]
[[Larresoro]]ko apaizgaitegian eta [[Baiona]]n egin zituen eliz ikasketak. Larresoroko irakasle izendatu zuten 1881. urtean, eta apaiz egin zen hurrengoan. ''[[Eskualduna]]'' astekariaren sortzaile (1887) eta zuzendari izateaz gainera, artikulu ugari idatzi zuen bertan. [[Lapurtera]]z idazten zuen, [[behe-nafarrera]]rekin osatuz. 1907an Hazparneko kalonje izendatu zuten, [[Gratien Adema]]ren lekua betetzeko.