Darwinismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
10. lerroa:
 
1831n ''Beagle'' itsasontziak bost urtez mundu osoan barrena egin zuen espedizioan naturalista gisa parte hartu zuen. Bidaldi horretan Hego Amerika, Ozeano Bareko uharteak eta Australia ezagutu zituen, eta hango izaki bizien eta fosilen dibertsitate handiaz ohartzeko aukera izan zuen. Argentinan ugaztun handien hezur fosilak aurkitu izanak eta, batez ere, Galapagos uharteetan txonta-espezie ugari ikusi izanak izan omen ziren Darwinen bidaldiko zirrara handiena eragin zioten gertaerak. Itzuli zenean, bidaldian egindako aurkikuntzak aztertzean sortu zitzaizkion galdera ugarientzat azalpen bat bilatzen saiatu zen. Hona Galapagos uharteetako txontei buruzko gogoeta bat: “Uharteetan eta hurbileko lehorrean bizi diren animalia- eta landare-espezien arteko kidetasunak harritu gaitu gehien, ez baitira, izatez, espezie berekoak. Galapagoetan gertatzen da hori, han ia izaki bizi guztiek Ameriketako kontinenteko ezaugarriak baitituzte.
 
[[Fitxategi:Malthus.png|thumb|300px|alt=Malthus|Malthus]]
Zergatik izan behar du horrek horrela? Zer dela eta izan behar dute hain antzekoak Galapagoetan, eta ez beste inon, ustez sortuak izan diren animalia- eta landare-espezieak eta Ameriketan sorturikoak?” Darwin etsita zegoen animalia- eta landare-espezieak ez zirela aldaezinak, nahiz luzaroan ez zuen azaltzen jakin animalia eta landare-espezieen aldaketak nola sortu ziren. Abereak hazten dituztenek aukeratutako animalia-espezie etxekotuek izaten zituzten aldaketek argibide batzuk eman zizkioten. Nolanahi ere, 1831n Malthus ekonomialariak giza biztanleriaz eginiko obraren irakurketak eman zion bere teoria sortzeko behin betiko giltza. Malthusek zioen biztanleria oro biztanleria horrek eskumenean zuen janaria baino lasterrago hazten zela, eta, beraz, gizabanakoek elkarren lehian ibili behar izaten zutela, bizirik iraungo bazuten, eta, bizirik iraun ere, egokienek baizik ez zutela bizirik iraungo. Ideia horiek berak aztertuak zituen animalia- eta landare-espezieetara aldaturik, eboluzioari buruzko bere teoriaren oinarriak jarri zituen Darwinek.