Ongizate-estatu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.2) (robota Erantsia: ar, bg, ca, cs, da, et, fi, fr, gl, he, ja, ko, lt, nl, nn, no, oc, pl, ru, simple, sk, sv, th, tr, zh Aldatua: eo, it, pt
No edit summary
78. lerroa:
# Elkartasunezko instituzioak deszentralizatzea, atzera legitimazioa lor dezaten laguntzeko; hau da, laguntza-instituzio sare askotarikoa antolatzea, onuradunen eta gizarte-agenteen parte-hartze gero eta handiagoa izan dadin, bai gestioan bai garatuko diren gizarte-programei buruzko eztabaida nagusietan.
# Elkartasunezko mekanismoak gizarte zibilari hedatzea. Hala eta guztiz ere, honek ez du berekin ekarriko Estatuak bere ardurak bazterrean uztea. Gizarte zibilaren lana bultza daiteke, bere arazoak azter ditzan; eta horretarako, ezinbestekoa da aurrekontu publikoaren zati bat bideratzea, ekimen pribatua susper dadin elkartasunaren gestioaren arloan. Horrela, eskuzabaltasun indibidualak leku gehiago izango luke, eta baita ardura kolektiboak ere boluntarioez osatutako laguntzari bidez, gorantz doan fenomenoa baita. Neurri horietako batzuk dagoeneko gauzatzen ari dira Europar Batasunean azken urteotan, gobernu aurrerakoien babesean. Edonola ere, hainbat joera dago: batzuek zerbitzuak deszentralizatzera eta hauek lurraldea esparruka banatzera jotzen dute; beste batzuek, berriz, zerbitzu horiek integratzera, gehiegizko espezializazioa eta koordinazio falta gainditzeko; horiez gain, zenbaitek areagotu egin nahi du alor publikoaren eta pribatuaren arteko laguntza; eta ez da falta prebentzioaren ikuspegi estrategikoa garrantzitsuagotzat jotzen duenik; azkenean, gizarte baitako elkar laguntza handitzea proposatzen dutenak daude. Dena dela, joera guzti-guztiak gizarte-zerbitzuen barruan daude, eta finantzaketa mugatua dute, eta izango dute, harik eta bi atal nagusiei heltzen ez zaien arte: lan-munduaren eta beronen kotizazio egituraren erreformari batetik, eta bestetik, mundu-merkatuaren testuinguruan gutxieneko baldintza sozial batzuk finkatzeari.
 
 
[[Kategoria:Politika ekonomikoa]]