Desamortizazioa Espainian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Desamortizazioa izenburuaren ordez, Desamortizazioa Espainian ezarri da
No edit summary
1. lerroa:
'''Desamortizazioa '''[[Espainia]]ko gobernu liberalek, [[XVIII. mendea]]ren bukaeratik aurrera, herrien eta [[Erromatar Eliza Katolikoa|Elizako]] instituzioen esku zeuden lur, eraikuntza eta ondasun ''hilak'' [[merkatu]] arruntera igarotzeko abiarazi zuten bidea. Neurri horien helburua bitarikoa zen: Espainiako estatuan Elizaren, [[lurjabe]] handien eta herrien sail eta eremu handiak esku pribatuetan uztea; eta, irizpide berriek zioten bezala, nekazaritza bizkortzea, alde batetik, eta, [[Ameriketa]]ko eta estatu barneko gerren ondorioz, behea jota zegoen estatuko kutxa diruz hornitzea, bestetik. Oro har, helburu horiek erdizka baizik ez ziren lortu, lurren jabetza eskuz aldatuagatik Espainiako nekazarien egoera ez baitzen askorik aldatu, Estatuak diru-iturri erosoa lortu bazuen ere. Desamortizazioak [[Hego Euskal Herria]]n ere eragin handia izan zuen, prozesuak hemen guztiz ezaugarri bereziak izan zituen arren.
[[File:Juan Alvarez Mendizabal.jpg|thumb|220px|[[Juan Álvarez Mendizábal]].]]
 
XIX. mende osoan zehar hedatu zen desamortizazio-prozesuak bi garai nagusi ezagutu zituen Espainiako estatuan. Lehena, 1837an Mendizabal (jaiotzez, [[Juan Alvarez Mendez]], Mendizabal deitua) ministro liberalak elizaren ondasunak besteren eskuetara igarotzeko eman zuen legearen ondotik etorri zen, eta salmentak [[Lehen Karlistaldia]] bukatu ostean (1843-1847) egin ziren, batez ere. 1851. urtean Elizaren eta Estatuaren arteko akordioa izenpetu arte egon zen indarrean Mendizabalen dekretu hori. Bigarrena, [[Pascual Madoz]] ministro nafarrak 1855ean herrien eta erresumako instituzioen esku zeuden ondasunak esku pribatuetara igarotzeko aldarrikatu zuen legearen ondoren gauzatu zen, eta salmenta gehienak 1860ko hamarkadan egin ziren, 1868ra arte. Bi lege horiek, ordea, [[Godoy]] ministroaren 1798ko legea zuten oinarri.