«Wikiproiektu:Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko Lantegia»: berrikuspenen arteko aldeak

== Lanak aurrera eramateko urratsak ==
Uztailaren bukaeraldean lizitazioaren irabazlea Elhuyar Fundazioa izan zela erabaki zenetik (uztailaren bukaera), bost hilabeteko epea izango zen zeregin horiek guztiak aurrera eramateko. Elhuyarrek (wikilari laguntzaileen iritziak ere aintzat hartuta) prestaturiko plangintzaren arabera, hauek izan dira urrats nagusiak, euskal Wikipediari dagokionez:
# '''Hautatzea:''' Elhuyarko langileak arduratu ziren Lur entziklopedien edukiekin sor edo osa daitezkeen euskal Wikipediako artikuluak hautatzeaz. Horretan jardun zuten abuztuan.
# Osatuko'''Markatzea:''' osatuko ziren euskal Wkipediako artikuluak markatu ziren, [[Txantiloi:Lurlanean|txantiloi berezi batekin]]. Horrela markatutako artikuluak [[:Kategoria:Lur entziklopedietatik osatuko diren artikuluak|kategoria honetan ageri dira]].
# '''Sortu edota osatzea:''' Wikipediaz kanpoko Elhuyarko zerbitzari batean, langileek Wikipediako artikuluak sortu edo osatu zituzten.
# Wikilari'''Wikitzea:''' wikilari laguntzaileek artikulu horiek [[Wikipedia:Wikitu|wikitu]] zituzten.
# '''Zuzentzea:''' Elhuyarko hizkuntza zuzentzaileek artikulu horiei azken ukituak eman zizkieten.
# Artikuluak'''Wikipediaratzea:''' artikuluak euskal Wikipediara ekarri ziren, epearen azkenean —abenduan—, guztiak batera. Egin ahala Wikipediara ekartzea Wikipediarako egokiagoa zela garbi dagoen arren (horrela, ahalik eta lasterren hobetuta ikusiko genukeen euskal Wikipediako edukia), Eusko Jaurlaritzak lan hauetarako emandako epea oso estua zenez, wikilari laguntzaileok uste izan genuen Elhuyarri askatasuna eman behar geniola horretan, arretarik handiena lanak albait txukunen egitean jarri ahal izan zezaten, eta ez lanak albait lasterren wikipediaratzean.
 
Epea oso laburra zenez eta —espero izatekoa zenez— lanak egin ahala hainbat arazori aurre egin behar izan zitzaionez, wikitze eta zuzentze lanak ezin izan ziren bukatu artikuluak Wikipediara ekarri aurretik, nahiz eta gehien-gehienak eginordurako bukatu ahal izan ziren. Beraz, egiteke geratu ziren wikitzeazken lanaklan horiek Wikipedian bertan egin ziren hainbat egunez.
 
== Lur hiztegien edukia erabiltzeko baimena ==