«Eskeko ordenak»: berrikuspenen arteko aldeak

(Artikulua Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko proiektuaren barruan aldatuko den abisua kentzea)
'''Eskeko ordena''' [[ordena erlijioso katoliko]] mota bat da.
#BIRZUZENDU [[Eskeko ordena]]
 
Eskeko ordenetako partaideek pobrezia-botoa egiten dute, hau da, uko egiten diote ondasun orori, norberarenak izan zein ordenarenak izan. Pobrezian bizi dira, soilik karitateak mantendurik. Eskeko ordenarik garrantzitsuenak, [[XIII. mendea]]n onartuak izan ziren, klero sekularraren aldetik jasan zuten hasierako kontrako postura gainditu ondoren. Ordena horien artean, nabarmentzekoak dira fraile txikiak edo [[frantziskotar]]rak ([[aita santu]]aren onarpena jaso zuten [[1209]]an); fraile predikatzaile edo [[domingotar]]rak ([[1216]]an), [[karmeldar]]rak ([[1245]]ean) eta [[agustindar]]rak ([[1256]]an). Bosgarren ordena bat ere egon zen, servitarrena, [[1233]]an sortu eta [[1424]]an eskeko ordena moduan onartua izan zena.
 
Eskeko ordenetako partaide guztiek, baita [[1983]]ko [[Zuzenbide Kanonikoko Kodea|Zuzenbide Kanonikoko Kode]] berriaren ondoren ere, ''erreserbatuak'' deritzen bekatuak barkatzeko pribilegioak dituzte.
 
== Eskeko ordenen jatorria eta eragina ==
 
[[Fitxategi:San Frantziskoren erregelaren sendotza.png|thumb|300px|alt=San Frantziskoren erregelaren sendotza. XIII. mendearen amaierako pintura.|San Frantziskoren erregelaren sendotza. XIII. mendearen amaierako pintura.]]
 
Antzinako kristautasunaren balioak berreskuratzeko asmoz, eskeko ordenak sortu ziren XII. mendearen bigarren erdian. Monasterioetako bizitzan oinarrituriko kongregazioak eratu zituzten, baina ordena hauetako kideek ez zuten monasterioan sartu beharrik.
 
Ordena bateko kide ziren: monasterioa haien bizitokia besterik ez zen. Ordena hauen zeregina zen talde-bizitzaren balioak zabaltzea eta balio horiek kontenplazio-bizitzatik eratorritako aszesiaren idealen bidez praktikara eramatea. Eguneroko bizitza alde batera utzi eta leku bakarti batera aldatu gabe, anaia haiek, Elizari laguntzeko, lan egiten zuten, aita santuari laguntzen zioten herria hezten.
 
San Frantzisko Asiskoak bideratu zuen erreforma hura, eta horrela sortu zuen frantziskotarren ordena. Honorio III.a aita santuak ezagutu zuen ordena hori 1223an. Ordenaren helburu nagusia herritarren debozioa sendotzea, penitentzia eta errukia praktikatzea eta Elizak agintzen zituen balio kristauen aldeko lan intelektuala egitea zen.
 
Hasieran, herritarren errukiari esker bizi ziren, limosnei esker. Haien monasterioek ez zuten jabego handirik, ez baitzuten bizitzeko ondasunak pilatzeko helburua. Ordena horrek pobretasuna aldarrikatzen zuen, goi-mailako balio moral gisa.
 
Era honetako ordenak laguntza handikoak izan ziren Elizaren interes tenporal eta espiritualak babesteko. Hala izan zen, adibidez, domingotarren ordena, sinesgabeak kristautasunera bihurtzeko eta Elizako hierarkiaren begirunea sustatzeko predikatzen aritzeko sortua. 1216an sortu zen, eta haren zeregin nagusia Erdi Aroko Mendebaleko heretikoei esestea izan zen. Aita santuak Inkisizioaren Ofizio Santuaren bidez fedea eta Elizaren dogma betearazteko zeregina agindu zion 1231n.
 
Monasterioetako bizitzan izandako aldaketa horiek herritarrek Elizan eta kristau-fedean parte har zezaten egin ziren. Ideal haien barnean ordena berriak eratu ziren, eta erregela berriek indartu egin zuten Elizaren aldeko lana. Baina, denbora joan ahala, fedea sentitzeko, bizitzeko eta pentsatzeko era berriei aurre egin behar izan zien Elizak.
 
Beste aldaketa batzuk gertatu ziren. Elizako hierarkiak sinesgarritasuna galdu zuen, oparotasunean bizi baitzen eta predikatzen zituzten bertuteak bertan behera utzi baitzituzten, eta garai modernoan fedeak jasan zuen Erreforma ekarriko zuten lehenengo aldaketak gertatu ziren.
 
== Ikus, gainera ==
[[Eskeko ordenak Euskal Herrian]]
 
[[Kategoria:Kristautasuna]]
 
[[ca:Orde mendicant]]
[[cs:Žebravé řády]]
[[da:Tiggermunk]]
[[de:Bettelorden]]
[[el:Επαιτικά τάγματα]]
[[en:Mendicant orders]]
[[eo:Ordenoj almozantaj]]
[[es:Orden mendicante]]
[[fr:Ordre mendiant]]
[[hr:Prosjački redovi]]
[[hu:Koldulórendek]]
[[it:Ordini mendicanti]]
[[ja:托鉢修道会]]
[[la:Ordines Mendicantes]]
[[lb:Heeschenuerden]]
[[lt:Elgetaujantis ordinas]]
[[nl:Bedelorden]]
[[no:Tiggermunk]]
[[pl:Zakon żebrzący]]
[[pt:Ordens mendicantes]]
[[ru:Нищенствующий орден]]
[[sk:Žobravý rád]]
[[sv:Mendikantorden]]
[[sw:Mashirika ya ombaomba]]
[[uk:Жебракуючий орден]]
[[zh:托钵修会]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}