«Aldizkari»: berrikuspenen arteko aldeak

19.128 bytes added ,  Duela 8 urte
{{ lurlanean }}
[[Fitxategi:Zeitschriften.JPG|thumb|250px|Aldizkariak]]
 
'''Aldizkaria''' periodikotasun zehatzafinkoa duen argitalpen idatzia da, eta argitaratze-maiztasun horren arabera izen desberdinak hartzen ditudu izena: Astekariaastekaria, hilabetekaria edo urtekaria, adibidez.
 
[[Egunkari]]ak bezala, kiosko eta liburudendetan saltzen dituzte.
 
Informazio orokorra eskaini dezake edo gaika espezializaturik egon: [[kirola]]k, [[ekonomia]], [[natura]], [[zientzia]]k, jantziak, [[literatura]] eta abar.
 
== Motak ==
Atal honetan azalduko ditugu idatzizko aldizkari esberdinen irakurpena Espainiako estatuan eta ze nolako gaiak jorratzen dituzte "Consumer Magazines" deituak. Aldizkari hauek bi talde orokorretan bana ditzakegu, alde batetik "Informazio Orokorra" edo "entretenimendua" lantzen dutenak, eta beste aldetik "Aldizkari zientifikoak". Bi talde hauen barruan beste azpitalde batzuk agertzen dira,kirolak, bideojokuak, bidaiak, etb jorratzen dituztenak, espezializatuak, informatiboak, zientifikoak eta aisialdirako aldizkariak daude.
 
 
UNESCO-k horrela zailkatzen ditu:
 
 
1- Aldizkari Informatiboak: Programaketa zientifikoak, teknikoak, ekonomikoak, hezigarriak eta iragarkiak zabaltzen dituztenak. Informazio orokorra artikuluetan agertzen dira edo apunte laburreko moduan (Gehigarriak, astekariak...)
 
 
2- Lehen mailako aldizkariak, ikerketa eta garapenekoak: Honelako aldizkarietan ikertutako emaitzak argitaratzen dira eta lortutako garapena zientziaren adar guztietan.
 
 
3-Bigarren mailako aldizkariak edo laburpenak: Lehengo mailako aldizkarien informazio modu laburtu batean argitaratzen dute. Horrela era laburreko aurkibideak (Index) edo laburpenak (Abstract). Tresna bibliografikoak dira argitaratutako informazioa modu azkar batean bilatzeko.
 
 
4-Garapen zientifiko edo teknologikodun aldizkariak, hirugarren mailako aldizkariak ere deituak. Hauek lehenengo mailako programen laburpenak argitaratzen dituzte eta horrela denbora luzean atera diren artikuluak elkartu eta laburtzen dituzte.
 
 
 
Aipatu beharra dago sailkapen hau ez dela guztiz zehatza. Izan ere, entretenimenduko aldizkari bat zientifikoa izan daiteke ere. Honetaz aparte, espezializatuen eta entretenimenduaren arteko muga ez da oso zehatza. Guk hasieran azaldu dugun zailkapena egingo dugu eta lau ataletan banatuko ditugu aldizkari motak.
 
 
1.Aisialdirako aldizkariak:
2.Aldizkari espezializatuak
3.Zientzia aldizkariak
4.Aldizkari informatiboak
 
 
Bestalde aldizkari bakoitzeko datuak eta azalpena egingo dugu: Edabide modua, periodikotasuna, batazbesteko imprimaketa, batazbesteko hedapena, etab izango dira kontutan izango ditugun ezaugarriak.
 
== Finantziazio erak ==
FINANTZIAZIO ERAK
Aldizkari bat negozio bat da, eta negozio guztietan bezala finantziazioa oinarrizko kontzeptua da. Aldizkarien munduan, bi dira finantziazio era nagusiak.
 
1-Harpidetza edo zuzenezko salmenta
2-Publizitatea
‍HARPIDETZA EDO SALMENTA:
Argi dago salmenta aldizkarien finantziazio eratan oinarrizkoa dela. Logikoa denez, aldizkaria "produktu" bat da, eta produktu bezala, saldu egiten da. Salmenta hau bi eratan egin daiteke: Zuzenezko salmenta eta harpidetza. Bietan kontsumitzaileak aldizkaria erosten du, produktuarengatik ordaintzen du. Lehenengoan, irakurleak zuzenean kiosko edo salmenta puntura joaten da, eta aldizkaria erosten du. Bigarrenean, urtero kuota bat ordaintzen du, eta aldizkaria bere etxean jasotzen du irakurleak. Normalean, merkeago ateratzen da harpidetza.
 
PUBLIZITATEA:
Askotan, publizitatea harpidetza edo salmentak baino finantziazio era garrantzitsuagoa da. Aldizkariak euskarri bikaina dira iragarleentzat bere ezaugarriak direla eta. Jarraian, aldizkarien abantaila eta desabantaila nagusiak jorratuko ditugu.
 
ABANTAILAK
 
•Berrirakurtzeko aukera: Egunkariekin bat eginez, berriro irakurtzeko aukera ematen dute aldizkariek. Hau ez da gertatzen, adibidez, telebistan edota irratian.
 
 
•Medioarekiko balorazioa: Argi dago irakurleak aldizkaria gustoko duela. Horregatik, honek medioarekiko daukan balorazioa beste euskarri guztietan baino altuagoa da.
•Espezializazio maila: Iragarleek aldizkari bat edo bestea aukeratzen dute bere edukiari begira. Aldizkari gehienak espezializaturik daude eta irakurle fidel bat daukate. Horrela, adibidez, skate tablak ekoizten dituen enpresa batek ez du "Pronto" bezalako aldizkari batean bere iragarkia jarriko. Bai ordea "Dogway" edo "Kingpin" bezalako aldizkarietan, izan ere, irakurle espezializatu bat daukate, gai honetan aditua.
•Inpresio kalitate altua: Papera eta prozesu grafikoak egunkarietan baino askoz ere garatuagoak dira, iragarleei aukera bikaina eskainiz.
•Publizitatean malgutasuna: Lehen aipatutakoarengatik, argitaratutako publizitatea malguagoa da forma eta koloreari dagokionez.
•Irakurlearen segmentazio ona: Segmentazio ideologikoa ez da agian nagusia, baina bai egoera demografiko eta sozioekonomikoa. Horrela, irakurlearen profila askoz ere definituagoak daude: sexua, egoera soziala, adina...
•Publizitateari ez zaio uko egiten: Lehen esan bezala, aldizkariaren espezializazio maila altua da. Horregatik, publizitateak "nazka" gutxiago sortarazten du irakurlearengan, bere aldizkariarekin zerikusia daukaten produktuak iragartzen diren einean.
•Aukera amaigabeak: Milaka aukera daude aldizkari batean iragarki bat jartzeko. Orrialdea, orrialde bikoitza, orrialde erdia, zutabea, oina... Honetaz aparte sachetts-ak (produktu baten muestrak) eta promozio edo opariak eskaintzeko aukera ere badago.
 
DESABANTAILAK
 
•Audientzia mugatuta: Aldizkari bat espezializatzen den einean, bere publikoa murrizten du. Honekin batera, prezioa ere aipatzekoa da, izan ere, aldizkari batzuen salmenta-prezioa nahiko altua da.
•Segmentazio geografiko txikia: Aldizkarien hedapen maila ez da prentsarena bezain altua. Adibidez, egunkari lokalak badaude, baina ez daude ia aldizkari lokalik.
•Publizitate saturazioa: Lehen aipaturiko publizitatearen onarpen maila honekin berdintzen da. Aldizkari askotan publizitate gehiegi eskaintzen zaio irakurleari.
 
[[Egunkari]]ak bezala, kiosko eta liburu-dendetan saldu ohi da.
 
Informazio orokorra eskain dezake edo gai edo espezialitate bati buruzkoa izan: [[kirola]]k, [[ekonomia]], [[natura]], [[zientzia]]k, jantziak, [[literatura]] eta abar.
 
== Euskal Herrian ==
{{Sakontzeko|Euskarazko aldizkarien zerrenda}}
 
[[Euskara]]z egindako argitalpen hedatuenak gaur egun ''"[[Argia (aldizkaria)|Argia]]"'' eta ''"[[Nabarra]]"'' dira, informazio orokorra ematen dutenak.
 
Espezializatutakoen artean, ordea, ''"[[Elhuyar zientzia eta teknikateknologia]]"'', ''"[[Entzun!]]"'' (musika), ''"[[Bertsolari (aldizkaria)|Bertsolari]]"'' eta ''"[[Ostiela!]]"'' (umorea) ditugu.
 
Bestela, tokian tokiko aldizkari ugari daude kalean, [[Topagunea]]k koordinatutakoak.
== Munduan ==
[[Fitxategi:Bundesarchiv B 145 Bild-F079099-0023, Göttingen, Schreibwarengeschäft.jpg|255px|right|]]
* ''"[[Bild]]"''
* ''"[[Billboard]]"''
* ''"[[France Football]]"''
* ''"[[Muy Interesante]]"''
* ''"[[National Geographic]]"''
* ''"[[Newsweek]]"''
* ''"[[Le Nouvel Observateur]]"''
* ''"[[Penthouse]]"''
* ''"[[Playboy]]"''
* ''"[[Rolling Stone]]"''
* ''"[[Der Spiegel]]"''
* ''"[[Sports Illustrated]]"''
* ''"[[Time]]"''
* ''"[[Vogue]]"''
[[ja:雑誌]]
[[ka:ჟურნალი]]
[[km:ទស្សនាវដ្ដី]]
[[ko:잡지]]
[[ku:Kovar]]
[[lt:Žurnalas (spauda)]]
[[lv:Žurnāls]]
[[ml:മാസിക]]
[[mr:नियतकालिक]]
[[ms:Majalah]]
[[pt:Revista]]
[[ru:Журнал]]
[[sh:MagazinModni magazin]]
[[si:සඟරාව]]
[[simple:Magazine]]
[[vi:Tạp chí]]
[[wa:Rivowe]]
[[yi:זשורנאלמאגאזינע]]
[[za:Cabceiq]]
[[zh:杂志]]
[[zh-yue:雜誌]]
 
 
== Euskal aldizkarigintzaren historia ==
=== XIX. mendea ===
Euskarazko kazetaritzaren lehen urratsak almanakak eta egutegiak izan ziren, obratxo haien helburua, besteak beste, informazioa ematea ere izaten baitzen.
 
1815ean agertu zen lehena, Ulibarri arabarraren eskutik, ''Egunari eusquerascoa'' izenburupean. Bizkaian, Josef Gorosabelek ''Eusquerasco pronosticua'' argitaratu zuen 1858 eta 1859an, eta ''“ferija principalac celebretan dirianac iru Provencijac onetan dira onechec”'' zuen mintzagai nagusi.
 
Gai beraren inguruan, 1865ean, ''Euscaldun necazarien adisquidea eta guiaria'' kaleratu zen Tolosan. Erakusten zituen atalen artean denboraldiak, tenporak, eklipseak, feriak, nekazaritza… aipatzen ziren. Lan literarioren bat ere azaltzen zen halako egutegietan.
 
Serafín Barojak, esaterako, bi egin zituen. Lehenengoa ''Santo Tomasco Feriya'' izenekoan agertu zen, 1877an. Hurrengoa, bi urte geroago, ''Almanaque bilingüe para el año 1879''.
 
Euskararen agerpena prentsan, dena dela, ez zen almanaketara soilik mugatzen.
 
''El Correo del Norte'' donostiarrak, 1834an, nekazariak liberalen ideietara hurbiltzeko asmotan, euskarazko zenbait testu inprimatu zituen.
 
Iparraldean 1848an kaleratu zen euskara hutsean eginiko lehen kazeta. Agosti Xahoren eskutik ''Uscal Herrico Gaseta'' izenarekin plazaratu zen. Xahok berak ''L’Ariel'' eta ''Le Républicain de Vasconie'' aldizkariak —bakartzat hartu beharrekoak, numerazio jarraitua baitute— bultzatu zituen. Hasiera batean ''Gaseta'' ''L’Ariel''en gehigarritzat hartua izan bazen ere, ez zen horrelakorik, aparte saltzen baitzen. Iritzia eta informazioa zubereraz argitaratzen zuen.
 
Urte berean, 1848an alegia, Jean Baptiste Etcheberryk ''Escualdun laborarien adiskidea'' almanaka argitaratu zuen Baionan.
 
''“Egunari edo almanaka hunen eguileac ez du berce chederic baicen ongui eguitea escualdun populu ainhitz maite duenari, guciei ahalaz conseilu onen emaitea”'' zen bere helburua. Izan ere, une hartan xurien (“girichtinoak”) eta gorrien (“erlijionearen kontrakoak”) arteko borroka pil-pilean zegoen.
 
1852an, Pauen, ''Egunari berria'' edo ''conseillu oneco almanaca'' errepublikazalea argitaratu zen. Errepublikaren aldekoak –gorriak alegia– ziren, era berean, 1879ko ''Almanaca berria edo egunaria'', 1885eko ''Almanaka berria, 1885eco urthecoa'' edo 1888ko ''Almanach berria'' izenekoak. Xuriek, bonapartistek, ere beren almanaka kaleratu zuten, ''Escualdun almanaca edo egunari berria'', 1885 eta 1886an agertu zena, Jean Duvoisinek zuzendua.
 
Bi jarrera politikoak erradikalizatuz joan ziren, eta, horren ondorioz, bi astekari ezagunen sorrera gauzatu zen: ''Le Réveil Basque'' gorrien aldekoa eta ''Eskualduna'' xuria.
[[Fitxategi:Dialogues Basques. Iturriaga, Uriarte, Duvoisin, Inchauspe. 1857.png|800px]]
 
 
''Le Réveil Basque'' Pauen zegoen talde errepublikazale batek bultzatu zuen. Elebiduna zen –frantsesez eta euskaraz idazten zuten– eta astero kaleratzen zen. 1886an plazaratu zen lehen alea eta sortzailea Martial Henri Berdoly politikaria izan zen. Helburua nekazarien botoa eskuratzea zen eta, bertako orrialdeetan adierazten zenez behin eta berriro, errepublika aldarrikatzen zuten, erlijioaren eta euskalduntasunaren etsai izan gabe. Mezu politikoaz gainera, nekazaritzari buruzkoak eta berri laburrak ere bazetozen, guztiak behe-nafarreraz eta zubereraz.
 
1894an kaleratu zen azkeneko aldiz. Errepublikazaleen aldizkariari aurre egitearren, 1887an, Baionan, ''Eskualduna'' –''Escualduna'' hasieran, ''Eskualdun ona'' tartean– astekaria argitaratu zen. Louis Etcheverry politikoak sortu zuen eta xurien proiektu horrek etsaienak baino askoz gehiago iraun zuen, 1944an kaleratu baitzen azken alea. ''Eskualduna''ren eragina handia izan zen Iparraldean, laborariengan bereziki, pentsamolde bat finkatu zuelako. Hasieran frantsesez eta euskaraz agertzen bazen ere, euskararen presentzia % 90 izatera iritsi zen, lapurtera eta behe-nafarrera erabiliz. Arnaud Pochelou izan zen lehen zuzendaria baina Jean Hiriart-Urrutirekin, bigarrenarekin alegia, lortu zuen astekariak gailurra jotzea: 10.000 irakurle. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herri gehienetako berriak biltzen zituen, eta Euskal Herriko albisteak ez ezik bestelakoak ere zabaltzen zituen, ideologia bertsuko ''Le Courrier de Bayonne'' egunkaritik jasotakoak gehienak.
 
Fedea eta nekazaritza –“Laborarier” zen bizitza osoan iraun zuen atalaren izena– izan ziren astekariaren bi ardatz nagusiak.
 
Iparraldeko zein Hegoaldeko euskaldun asko, bestalde, Ameriketara joan ziren XIX. mendearen erdialdean. Han euskaldunen topagune garrantzitsu batzuk sortu zituzten, euskal nortasuna gordetzearren, eta Montevideon, Argentinan, Kuban edo Estatu Batuetan gune indartsuak eratu ziren. Haien helburuetako bat hizkuntza ez galtzea zen, eta, horretarako, besteak beste, euskarazko aldizkariak argitaratzeari ere ekin zioten.
 
1878an, Argentinan, ''Laurac Bat'' argitaratu zen, euskaraz oso gutxi zekarrelarik. Buenos Airesen, 1893an, ''La Baskonia'' kaleratu zen, euskararen agerpena zertxobait handiagoa zela. Euskara hutsez Estatu Batuetan azaldu zen lehenengo aldizkaria. Iparraldeko euskaldunen eskutik ''Escualdun Gazeta'' plazaratu zen 1885ean eta ''California-ko Eskual Herria'' 1893an, biak Los Angelesen inprimatuta. Ondoren beste zenbait aldizkari argitaratu zen, beti testu batzuk euskaraz idatzita: Argentinan ''La Euskaria'', ''Euzkotarra'', ''Nación Vasca'', Mexikon ''Euzkotarra'', Uruguain ''Euskal Herria'', Estatu Batuetan ''Aberri''.
 
Hegoaldeari begira, 1878an, Iruñean, Arturo Campiónek zuzenduriko ''Revista Euskara'' urtekaria kaleratu zen. Kultura alorrean lan handia egin zuen; haren helburua “gordetzea, galtzera utzi gabe, ta edatzea aldaitequen gucian euscarazco mintzairoa” zen. Ildo beretik, 1880an, José Manterolak ''Euskal Erria'' literatur hamabostekaria argitaratu zuen Donostian. Gaztelaniaz eta euskaraz idazten bazuten ere, tarteka frantsesa ere erabiltzen zen. Maila zientifikora, bestalde, igo zuen euskara Julio de Urquijok, 1907an Parisen eta ondoren Donostian ''Revista Internacional de los Estudios Vascos'' (RIEV) aldizkaria plazaratu zuenean. Urquijok aitzindari bat izan zuen, Alemanian –Berlinen– 1889tik argitaratzen zen ''Euskara'' filologia-aldizkaria. Han, euskarari buruz Europako filologo garrantzitsuenek egindako lanak zeuden, eta Urquijok espiritu harekin jarraitu nahi izan zuen, RIEVen gaztelania, frantsesa, euskara, alemana, ingelesa, portugesa edota arabiera irakur zitekeela.
 
=== XX. mendea ===
==== Gerra zibilaren aurreko kazetaritza ====
1908an, Gregorio Mujikaren zuzendaritzapean, ''Euskal Esnalea'' aldizkaria argitaratu zen Tolosan, izen bereko elkarteak bultzatuta.
 
Euskararen aldeko euskaltzaleak bildu nahi izan zituen eta erakunde ireki bat antolatu. Aldizkariak hainbat atal jorratzen zituen: hizkuntza, erlijioa, historia, irakurgaiak, ipuinak, berriak, etab. 1911tik aurrera ''Euskalerriaren alde''ren euskarazko gehigarria izan zen.
 
Kazetaritza politikoak ere bere esparrua eratu zuen, batik bat Sabino Aranaren eskutik. 1893an ''Bizkaitarra'' aldizkaria argitaratu zuen “Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra” lemapean.
 
Bi urte iraun zuen eta, 1895ean, ''Baserritarra'' astekariak bete zuen aurrekoaren lekua. Euskarari buruzko pentsamolde abertzalea erakusten zuen: “Euskereari eutsi egixube zeuen Abenda ta odolaren izkerea dalako”. Aranak euskararen berpiztea abertzaletasunaren sorrerarekin lotzen zuen, eta bere ideologiak ez zuen etenik izan: ''La Patria'' (1901-1903), ''Patria'' (1903- 1906), ''Aberri'' (1906-1908) eta ''Aberrija'' (1908). Bestalde, lurralde bakoitzean aldizkari abertzale bana argitaratu zuen: Gipuzkoan ''Gipuzkoarra'', 1907an; ''Bizkaitarra'' Bizkaian, 1909an; Araban, ''Arabarra'' sortu zen 1912an eta Nafarroako ''Napartarra'' 1911n agertu zen –haren jarraitzaileak ''La Voz de Navarra'' eta ''Amayur'' izan ziren–. Lau orrialdeko astekariak izaten ziren, eta euskarak % 10 betetzen zuen. Lau lurraldeetako aldizkari haien ondoren, eta abertzaletasunaren gorakada nabarmena zenez, Euzko Alderdi Jeltzaleak egunkari bat argitaratzea erabaki zuen: ''Euzkadi''. 1913an kaleratu zen lehen zenbakia, Bilbon, eta 10.000 ale saltzera iritsi zen garairik onenean. Ebaristo Bustintza Kirikiño izan zen euskarazko atalaren zuzendaria eta Aranaren hizkuntza-eredua erabili zuen. 1915ean, euskarak bi atal betetzen zituen “Egunekoa” eta “Euzko Abendaren Elez” izenekoak.
 
Aldizkari politiko-kulturalak ere agertu ziren. 1907an, esaterako, Bilbon, ''JEL'' hamabostekaria kaleratu zen eta 1916an, ''Euzko- Deya'' sortu zen, Bilbon hau ere; euskara soilik erabiltzen zuen, eta bertan lehen komiki sorta kaleratu zen, “Teles eta Niko”.
 
Abertzaletasunaren inguruan, aipatutakoez gainera, foruen alde lan egin zutenen artean Euskalerria elkartea aurkitzen zen. Elkarte horrek, 1896an, ''Euskalduna'' izeneko astekaria kaleratu zuen Bilbon. Bertan Aranzadik, Arrese Beitiak eta aurrerantzean garrantzi handia izango zuen Resurrección Mª de Azkuek idatzi zuten. Azkuek, Aranaren hizkuntza-eredutik gero eta urrutiago, ''Euskalzale'' aldizkari ezaguna argitaratu zuen 1897an. Euskara hutsean idatzita zegoen, eta lehen aldizkari modernoa izan zen. Kultura eta informazioa, iritziak, ipuinak, olerkiak, testu zaharrak… agertzen ziren, irudi eta argazkiz hornituta. Idazle askoren laguntza lortu zuen: Karmelo Etxegarai, Urruzuno, Dodgson, Mokoroa, Txomin Agirre, etab. 1900ean desagertu zen, gobernadoreak ezarritako baldintzak onartu nahi izan ez zituelako Azkuek. Hala ere, 1902an, Azkuek berak eraginda, ''Ibaizabal'' euskara hutsezko astekaria kaleratu zen Bilbon.
 
''Ibaizabal''ek ''Euskalzale''ren jarraitzaile izan nahi zuen, baina bazen alderik bien artean: Ebaristo Bustintza zuzendariaren aholkuz, euskara errazago bat erabili zen, ahalik eta jende gehienak irakur zezan; gipuzkera eta bizkaiera euskalkiez baliatu ziren, Azkueren gipuzkera osotua paperetara eraman gabe; ez zen irudirik agertzen, etab.
 
Azken batean, kazetaritza-eredu bati hasiera eman zion, zenbaitetan ondorengo ''Argia'' aldizkariak jarraituko zuena.
 
Erlijioak eta nekazaritzak, bestalde, bazuten berriak euskaraz –gutxi edo gehiago– zabaltzeko biderik. Iparraldean ''San Frances Terziaren Hilabethekaria'' (1911) eta ''San Francesen Deia'' (1912) agertu ziren.
 
Hegoaldean ''Irugarrengo Prantzisko’tarra'' (1913), ''Irugarrengoen Irakaslea'' (1917) eta ''Aranzazu'' (1921) hilabetekariak kaleratu ziren. Haiekin batera, ''Jaungoiko-Zale'' (1912) eta ''Zeruko Argia'' (1919) ezagunak argitara eman ziren. Nekazaritzari zegokionez, berriz, Gipuzkoan ''Gipuzkoako Nekazaritza'' (1903) eta ''Baserritarra'' (1904) kaleratu ziren, Bizkaian ''Bizkai-Aldundijaren Abeluin-Baso-Ingurtija'' (1919) plazaratu zen bezala.
 
1920 eta 1930eko hamarraldietan euskarazko kazetaritza, informazioari dagokionez bereziki, gailurrera iritsi zen. Euskara erabiltzen zuten zortzi aldizkari zeuden 1919an, zazpi 1921 eta 1930ean, bost 1931n eta bederatzi 1932an. 1918an Eusko Ikaskuntza sortu zen, eta bere gain hartu zituen hiru aldizkari: Eusko Ikaskuntzaren ''Deia'', ''Anuario de Eusko Folklore'' eta lehenagoko ''RIEV''. Eusko Ikaskuntzaren eskutik, bestalde, sortu zen Euskaltzaindia, 1919an. Azkue izan zen lehenengo lehendakaria eta ''Euskera'' zen erakundearen aldizkaria, Pierre Lhandek zuzendua. Lanak euskaraz ez ezik, gaztelaniaz eta frantsesez ere argitaratzen ziren. Hasiera batean Donostian plazaratzen bazen ere, geroago Bilbon izan zuen egoitza. Euskaltzaindiari lotuta ere, ''Euskaltzaindiaren Laguntzalleak Deia'' aldizkaria agertu zen 1934an, ardatza euskararen irakaskuntza zelarik.
 
Gerra aurreko kazetaritzan, hala ere, aldizkaririk iraunkorrena –eta eraginkorrena, agian– ''Argia'' izan zen. ''Argia'' Azkueren ''Euskalzale'' eta ''Ibaizabal'' aldizkariek jorratutako bideetatik abiatu zen, eta Iparraldeko ''Eskualduna'' zuen ereduetako bat.
 
1921ean argitaratu zen lehen alea, Donostian, eta gerra zibilak eman zion amaiera.
 
''Argia''ren helburuak, hasiera batean, euskara suspertzea, nekazaritzaz arduratzea eta fedea eta kristautasuna mantentzea ziren.
 
Egutegi bat kaleratzen zuten, ''Argia’ren Egutegia'' izenekoa, eta umeentzat ere komiki bat agertu zen 1927an, ''Txistu''. Idazle askok hartu zuen parte ''Argia''n –Aitzolek, Lizardik, Irujok, Leizaolak, etab.– eta hamar orrialde izatera iritsi zen, argazki ugariz beteta.
 
''Argia''koen egitasmoetako bat, dena den, euskara hutsezko egunkari bat kaleratzea zen, baina urte batzuk igaro behar izan zuten amets hura bete ahal izateko.
 
Aldizkari informatiboetan, prentsa abertzaleak bi aldizkari garrantzitsu argitaratzen zituen: ''Euzkadi'' (1913) eta ''Euzko'' (1932).
 
''Euzkadi'' gaztelaniaz eta euskaraz kaleratzen zen, eta euskarazko atalak Orixe eta Lauaxetaren esku egon ziren. ''Euzko'' euskara hutsez plazaratzen zen astekaria izan zen, eta, nolabait esan, jeltzaleek euskarazko egunkaria sortzeko egin zuten lehen saiakera.
 
Hizkuntza-eredua aranatarra zen, neologismoz betetako bizkaiera. Iparraldean, jeltzaleen ideologiatik gertu, ''Aintzina'' aldizkari elebiduna sortu zen 1934an, Piarres Lafitteren eskutik. Lafittek berak, bestalde, zuzendu zuen 1944an agertu zen ''Herria'' astekaria –ez nahastu 1921ean Jean Barbier kazetariak sortutako ''Gure Herria'' kultura aldizkariarekin–, ''Eskualduna'' urte hartan bertan itxiarazi baitzuten.
 
Euskararen alorrean lan egiten zutenen ahaleginak, bada, norabide berean zihoazen.
 
Gauzatu nahi zen helburua euskarazko egunkari bat argitaratzea zen. Eta egoera ezin larriagoan gertatu zen hura, gerra zibila piztu zenean. Ordura arte kaleratzen ziren euskarazko aldizkariak itxi egin zituzten: Nafarroan ''Amayur'' eta ''Zeruko Argia'', Araban ''Gure Mixiolaria'', Gipuzkoan ''Antzerti'', ''Anuario de Eusko Folklore'', ''Argia'', ''El Día'', ''Eusko langille'', ''Igandeko Orria'', ''Poxpolin'' eta ''Yakintza'', Bizkaian ''Ekin'', ''Euskera'', ''Euzkerea'', ''Karmen’go Argia'' eta ''Txistulari''.
 
Aitzitik, aldizkari berri batzuk sortu ziren.
 
Euskal Gobernuak Euzko Deya kaleratu zuen 1936an, eta egunkari ofizial bat legeak eta arauak gaztelaniaz eta euskaraz argitara emateko, ''Euzkadi’ko Agintaritzaren Egunerokoa''.
 
Egoera hartan, 1937ko urtarrilaren batean kaleratu zen ''Eguna'', euskarazko egunkariaren lehen alea. ''Euzkadi''ren inprimategian hasi zen egiten eta ''Euzkadi''ren euskarazko orrialdearen jarraipentzat hartua izan zen. Informazio iturria ''Euzkadi''tik eta Euskal Gobernutik zetorkion. Gerrako informazioa ez ezik, bestelakoak ere ematen zituen, eta egunkari-taxua zeukan. Bizkaieraz eta gipuzkeraz idazten zuten, eta halako batasun- eta kazetaritza-estilo bat finkatzea lortu zuten. 1937ko ekainaren 13an kaleratu zen ''Eguna''ren azken zenbakia.
 
“Handik gutxira, faxistek Bilbo menderatu zuten, eta Euskal Gobernuaren historia hor bertan bukatu zen. Neurri haundi batetan, euskarazko kazetaritzaren historiaren garai bat ere bai. Euskal kulturarako bide bakarra, eta kazetaritzarako ere bai, erbestean zegoen”. (Javier Díaz, 1995).
 
====Aldizkariak (1834-1937)====
 
[[Fitxategi:Euskal aldizkariak 1834-1937 I.png|800px]]
 
[[Fitxategi:Euskal aldizkariak 1834-1937 II.png|800px]]
 
 
====Almanakak (1848-1934)====
 
[[Fitxategi:Euskal almanakak 1848-1934.png|800px]]
 
 
====Egutegiak (1815-1933)====
 
[[Fitxategi:Euskal egutegiak 1815-1933.png|800px]]
 
 
====Urtekariak (1877-1932)====
 
[[Fitxategi:Euskal urtekariak 1877-1932.png|800px]]
 
 
====1939-1960 bitartea====
Gerra aurreko kazetaritzak gerra garaian jo zuen gailurra. Oparoa izan zen mugaz bi aldeetan bizi izan zen garaia, Espainiako gerra zibilak eta II. Mundu Gerrak suntsitu zutena.
 
Gerra osteko diktadura frankistak isilaldi luzea ekarri zuen euskarazko hezkuntza, kultura, liburugintza… zein beste edozein arlotara. Ezin zen euskaraz hitz ere egin kalean. Askok erbesterako bidea hartu zuten: Ipar Euskal Herrira, Europara edota Ameriketara.
 
Beste askok, Espainiako gerratik ihesi, II. Mundu Gerra ere ezagutu zuten. Garai nahasiak, aldaketa politiko sakonak… horrek guztiak ondorio latzak utzi zituen euskal kazetaritzan ere. Euskarazko egunkari guztiak –eta erdarazkoak, Estatu berriaren aldekoak ez baziren– desagertu egin ziren, eta, haien ordez, erregimenaren aldeko komunikabideak ezarri ziren.
 
Baionan, 1939an, erbesteratuek kazeta berri bat argitaratu zuten: ''Euzko Enda''. Urtarrilean kaleratu zen lehen alea «Comité Basque de secours aux réfugiés» talde eragileari esker. José Javier Leguía buru zela, bertan idatzi zutenen artean Jose Migel Barandiaran, I. López Mendizabal, Jesus Maria Leizaola, Basarri, Joseba Zubimendi, Orixe… aurkitzen ziren.
 
Gerra bukatu zenean, 1939an, zenbait euskal apaizek ''Anayak'' aldizkaria kaleratu zuten Parisen. Frantsesez eta euskaraz idazten zuten, besteak beste, Arzubiagak, Gabriel Manterolak edota S. Onaindiak. Batzuk Frantzian bizi ziren bitartean beste batzuek Ingalaterratik bidaltzen zituzten beren lanak. Sei ale argitaratu ziren guztira.
 
Bien bitartean Iparraldean, Baionan hain zuzen, ''Eskualduna'' astekari arrakastatsuak biltzen zituen mugaz bestaldeko euskaldun gehienak. Urrunago, Parisen, Eusko Jaurlaritzak, propaganda eta informazioa zabaltzearren, ''Euzko Deya'' argitaratzen zuen. Bi aro ezagutu zituen, II. Mundu Gerrak etenaldia ekarri baitzuen. Frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz idazten zutenen artean, I. López Mendizabal, Xabier Mitxelena, etab. zeuden. Nazien aldeko gobernua osatu zenean Vichyn, Eusko Jaurlaritzaren egoitza itxi egin zuten, eta aldizkariaren amaiera ekarri zuen horrek.
 
Gerra zibilaren ondoren euskaldun asko Ameriketara joan zen. II. Mundu Gerra ostean ere beste hainbatek hara jo zuen. Horrek euskaldunen topaguneak sortzeko aukera eman zuen, eta, horrenbestez, 1941-42an esate baterako, Txileko Santiagon Bernardo Estornes Lasak ''Batasuna'' aldizkaria argitaratu zuen, ia guztia gaztelaniaz idatzita bazegoen ere. 1943an Mexikon beste ''Euzko Deya'' bat jaio zen, Eusko Jaurlaritzak babesturik. Erdara zen nagusi aldizkari horretan: gaztelania Mexikon, frantsesa Parisen, ingelesa Londresen. Mexikon ere hasi zen argitaratzen, 1942an, alderdi komunistaren ''Alkartu'' izeneko hilabetekaria. 1945etik aurrera, Okzitaniako Tolosan jarraitu zen argitaratzen, eta beti zatiren bat agertzen zen euskaraz, “Euzkel atala” izenburupean.
 
1944an, ''Eskualduna'' desagertu berriaren jarraitzaile izateko asmotan, ''Herria'' aldizkaria sortu zen. Astekari katolikoa izan nahi zuen, baina aurrekoaren pentsamolde erradikaletik urrun. Piarres Lafitte izan zen lehen zuzendaria eta fedea, euskara eta nekazaritza ziren astekari honen gai nagusiak.
 
50eko hamarraldian gailurra jo zuen: % 90euskaraz zetorren, frantsesari tarte bat utziz legea betetzearren. 10.000 ale argitaratzera iritsi zen, egunkari baten egituraz eta argazki ugariz hornitua.
 
II. Mundu Gerra bukatuta, askatasunaren itzala poliki-poliki zabaltzen joan zen, Europan batez ere. Egoera horretan zenbait aldizkari kultural eta politiko argitaratzen hasi ziren. New Yorken, esaterako, euskara hutsezko bat kaleratu zen 1946an, ''Argia'' –gerra aurrekoarekin zerikusirik ez zuena–, eta bertan gai politikoak zein kulturalak irakur zitezkeen. Berri politikoak biltzen zituztenen artean, Parisko ''Euzko-Deya'', ''Alderdi'' eta ''Oficina de Prensa de Euzkadi'' zeuden.
 
Alderdi politikoek ere beren aldizkariak kaleratu zituzten: ''Acción Nacionalista Vascak'' gerra aurreko ''Tierra Vasca'' plazaratu zuen, eta komunistek ''Euzkadi Roja''. Aldizkari kulturalen artean, ''Ikuska'' –gerra aurreko ''Eusko Folklore'' eta ''Anuario de Eusko Folklore''n oinarrituta–, ''Jakintza'' edota ''Gernika'' aipa daitezke.
 
Aldizkari erlijiosoak ere bere tokia izan zuen. 1945ean frantziskotarrak ''Anaitasuna'' kaleratzen hasi ziren, euskara batuaren alde lan sakona eginez. Iparraldean, berriz, hiru aldizkari agertu ziren: ''Etchea'', ''Gazte'' eta ''Oiarzuna''. Hirurek kutsu erlijiosoa zuten, lehenaren zutabea familia izanik. Parisen, 1948an, ''Elgar'' izeneko aldizkaria argitaratu zen bigarren aldiz, lehenengoz 1934an kaleratu baitzen. Frantsesez eta euskaraz idazten zuten, eta bertako talde eragilearen helburua Parisa joaten ziren euskaldunak hain bizkor ez “frantsestea” zen.
 
Donibane Lohizunen, 1945ean, talde bat osatu zen Gernika izenekoa –zerikusirik ez zuena Barandiaranen izen bereko taldearekin–.
 
Mugimendu apolitikoa eta askotarikoa izan nahi zuen. Ideologia ezberdineko jendea bildu zen talde honen inguruan eta 1948an ''Gernika'' aldizkaria argitaratzen hasi ziren. Rafael Pikabearen zuzendaritzapean Lafittek, Barandiaranek, Orixek, I. López Mendizabalek, Mirandek, Iratzederrek, Basarrik, Villasantek, Krutwigek… idatzi zuten bertan, era guztietako arloez: artea, olerkigintza, literatura, filosofia, filologia, etab.
 
Hegoaldean, kultura eta literatura lantzen zituen aldizkaririk ere sortu zen garai hartan. Hain zuzen, 1948an gaztelaniaz eta euskaraz hasi zen plazaratzen ''Egan'' ezaguna, eta, urtebete geroago, 1949an, hain garrantzitsua izan zen ''Euzko Gogoa'' sortu zen erbestean, Ameriketan munduratu eta Iparraldean jarraitu zuena.
 
''Egan'' aldizkaria hasiera batean Real Sociedad Bascongada de Amigos del País erakundearen boletinaren gehigarri gisa plazaratzen zen. 1948an poesia eta literatura testu batzuk hasi ziren euskaraz argitaratzen eta 1953tik aurrera euskara hutsean kaleratzen zen aldizkaria, Koldo Mitxelenaren lan isilari esker. Literatura ez ezik, itzulpenak, zinemari buruzko kritikak, hitzaldiak, iruzkinak, etab., azaltzen ziren.
 
1949an Jokin Zaitegi ''Euzko Gogoa'', kultura-argitalpen garrantzitsuenetakoa –agian garrantzitsuena–, hasi zen argitaratzen Guatemalan.
 
Bederatzi urtez euskara hutsezko bihilabetekari horrek eragin handia izan zuen 50eko hamarraldian, euskal kulturan oro har eta euskal kazetaritzan bereziki.
 
Zaitegirekin batera, Adima Ibinagabeitiak eta geroxeago Orixek “euskararik gabe ez dago Euskal Herririk” lemapean jardun zuten.
 
Egitasmo nagusia euskara berpiztea zen, eta helburu horren inguruan euskal kulturako eta politikako lagun asko aritu zen: Sebero Altube, Telesforo Monzon, Jose Migel Barandiaran, Jon Mirande, Txillardegi, Villasante, Krutwig, Jose Antonio Agirre lehendakaria… Guatemalatik Miarritzera aldatu zuen ''Euzko Gogoa''k bere egoitza, bigarren aro bati (1956-1959) ekinez. Garai hori izan zen, hain zuzen, eraginkorrena, filosofiaz, historiaz, erlijioaz, etab., idatzi arren literaturarako joera zen nagusi.
 
Hurrengo hamarraldian, 50ekoan alegia, euskal kazetaritzak indar berriak erakutsi zituen. Gorago aipatutako ''Egan'' eta ''Euzko Gogoa'' aldizkariez gainera, zenbait arlotako argitalpenak kaleratu ziren. Erlijio-munduari dagokionez, frantziskotarren ''Anaitasuna'' aldizkariarekin batera, karmeldarrak ''Karmel'' hasi ziren argitaratzen, mugaz bestaldeko Beloken ''Othoizlari'' agertu zen, kaputxinoek ''Zeruko Argia'' plazaratzeari berrekin zioten, ''Egiz'', ''Egi billa'', ''Elkartasuna'', ''Arnas'', ''Laiaketan''… kalean ziren, eta, nola ez, 1956an hasi eta egun ere argitaratzen den ''Yakin'' –''Jakin'' orain– aldizkari ezaguna ere aipatu behar da.
 
Politikaren esparruan ere, aipatutako ''Euzko-Deya, Alderdi, Oficina de Prensa de Euzkadi, Tierra Vasca'' edo ''Euzkadi Roja'' aldizkariez gainera, hortxe zeuden Mexikon inprimatutako ''Euzko Izketa'' edo komunisten ''Euzkadi Obrera'' edota Caracasen Frente Nacional Vascok argitaratzen zuen ''Irrintzi''.
 
Kultura arloan, bestalde, 1939an desagertu zen ''Gure Herria'' Iparraldeko aldizkaria berriro argitaratu zen 1950ean –Jean Etxepareren lanak ikus daitezke bertan–. Bordeleko Eskualdunen Biltzarrak ''Agur'' kaleratu zuen 1953an eta Baionako ''Ikas'' eta Bilboko ''Bizi nai'' ere ezagutzera eman ziren. Haiekin batera bi aldizkari agertu ziren euskara berriro goi-mailako kulturaren mundura igo nahi izan zutenak: Mitxelenaren adorez argitaratu zen ''Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo'' eta sendotzen ari zen Euskaltzaindiaren ''Euskera''.
 
Beste hainbat alorretan ere hasi ziren agertzen euskarazko aldizkariak: tokian tokiko berriak ematen zituztenak (''Eibar, Ondarribi’ko Izparrak, Gure Erria, Sirimiri zornozano''…), nekazaritzaz arduratzen zirenak (''Artzai Deya, Luberri, Goiz Argi''…), haurrei zuzendutakoak (''Pottolo, Umeen Deia''…), eta abar.
 
Gerra osteko euskal kazetaritzaren ibilbide luze horrek, bada, garratza eta samina izan bazen ere, aurrera jotzen jakin izan zuen
 
====Aldizkariak (1939-1969)====
[[Fitxategi:Euskal aldizkariak 1939-1969 I.png|800px]]
 
[[Fitxategi:Euskal aldizkariak 1939-1969 II.png|800px]]
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}