Ireki menu nagusia

Aldaketak

Artikuluaren historia berreskuratzen
 
#BIRZUZENDU[[Santiago Onaindia]]
{{Biografia infotaula oinarria
| izena = Santi Onaindia
| irudia =
#BIRZUZENDU[[| izen osoa = Santiago Onaindia]] Baseta
| ezizena = Igotz, Otarri
| jaiotza data = [[1909]]ko [[martxoaren 24]]a
| jaiotza hiria = [[Amoroto]]
| jaiotza herrialdea = [[Bizkaia]]
| heriotza data = [[1996]]ko [[otsailaren 11]]
| heriotza hiria = [[Gasteiz]]
| heriotza herrialdea = [[Araba]]
}}
Aita '''Santi Onaindia Baseta'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> ([[Amoroto]], [[Bizkaia]], [[1909]]ko [[martxoaren 24]]a - [[Gasteiz]], [[Araba]], [[1996]]ko [[otsailaren 11]]) [[euskal idazle]]a, [[karmeldar]] fraidea, apaiza eta itzultzailea izan zen. Euskaltzain ohorezko (1979) eta 1991z geroztik [[EIZIE]]ko ohorezko bazkidea izan zen.
 
{{aipu|Haren nortasunaren funtsa ezaugarri bi hauetan datza: alde batetik, karmeldar elizgizon-fraide izatean, eta bestetik, euskal letretako gizona izatean. Bietan ere lan ugari egindako gizona dugu.<ref>Luis BARAIAZARRA eta Julen URKIZA: ''Santiago Onaindia'', Bidegileak bilduma, Eusko Jaurlaritza, 1998.</ref>}}
 
== Bizitza eta ibilbide literarioa ==
 
Larrean egin zituen lehen eliz ikasketak. Ondoren, Markinan, Gasteizen eta Begoñan ikasketa haiek osatu ondoren, 1934an apaiz egin zen. Gerra hasi zenean, gudarien kapilaua izan zen Euskal Herriko kanpainan barrena. Kartzelan egon zen hiru urtez. Gerra aurretik, ''Euskal Esnalea, Karmen´go Argia, [[Pyrenaica]], Ekin, Yakintza, Eguna'' eta ''Euzkadi'' aldizkarietan idatzi zuen. 1951n, ''Karmen´go Amaren Egutegia'' sortu zuen, gerora ''Karmel'' aldizkaria bihurtu zena. 1959an, berriz, ''[[Olerti]]'' aldizkaria sortu zuen. Onaindiaren hasierako liburuetako bat ''Milla euskal olerki eder'' (1954) izeneko antologia zabala izan zen. 1965ean ''Jolasketa'' argitaratu zuen. Haur jolasen bilduma bat da, zenbait idazleren testuekin osatua. Euskal idazleen gutun [[antologia]] bat ere eman zuen argitara, 1974an, ''Eskutitzak'' izenburupean. Saioak ere argitaratu zituen: ''Gure bertsolariak'' (1964), ''Enbeita oleskaria'' (1965), ''Gure urretxindorra: Enbeita´tar Kepa'' (1971), ''Euskaldunak eta osasuna ''(1984), ''Arana Goiri´tar Sabin olerkaria'' (1982), eta ''Euskal Literatura'' (1972-1990, Euskal literaturaren historia 6 liburukitan). Bestalde, olerkiak ere idatzi zituen: 1970ean, 1929-1950 urte bitarteko olerki guztiak biltzen dituen ''Goiznabar'' liburua argitaratu zuen, eta geroztik olerki guztien bilduma osoa kaleratu zuen. Zenbait idazleren lanak bildu, prestatu eta kaleratu zituen, hala nola [[Arrese Beitia]]renak, [[Txomin Agirre]]renak, [[Kirikiño]]renak eta [[Lauaxeta]]renak. [[Tagore]], [[Virgilio]], Santa Teresa, [[Dante]], [[Goethe]], [[Homero]] eta Baroja itzuli ditu euskarara. 1991. urteaz geroztik EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen ohorezko kidea izan zen, eta Bertsozaleen Elkarteak ere omenaldia eskaini zion 1993an. [[Euskarazaintza]] elkarteko kidea ere izan zen.
 
== Lanak ==
=== Saiakera ===
* ''[[Arana Goiri]]'' ([[1982]], egilea editore)
* ''[[Eskutitzak euskal literaturari buruz]]'' ([[1974]], egilea editore)
 
=== Poesia ===
* ''[[Egieder. Urre-bitsa. I. Gogo-birunda. 77: Gogai-zuriketa. III: Zeru ta baratz. IV: Argi ta margo]]'' ([[1962]], Gráficas Bilbao)
* ''[[Egieder. Uskeriak. I: Begian dardar. II: Barrua miñez. III: Jainkokezkaz. IV: Inguru-minguru]]'' ([[1961]], Gráficas Bilbao)
* ''[[Gaurko olerkarien euskal lan aukeratuak]]'' ([[1981]], GEU)
* ''[[Milla euskal-olerki eder. I-II]]'' ([[1954]], Karmeldarrak)
* ''[[Olerki guztien bilduma]]'' ([[1989]], Karmel)
* ''[[Nere baserria]]'' ([[1985]], egilea editore)
 
=== Antzerkia ===
* ''[[25 antzerki labur]]'' ([[1985]], egilea editore)
 
=== Bertsoa ===
* ''[[Enbeita olerkaria (1878-1942)]]'' ([[1966]], Itxaropena)
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
== Kanpo loturak ==
* {{eu}} [http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00310.htm Santi Onaindia], Literaturaren Zubitegian
* {{eu}} [http://euskerazaleak.biz/?module=AitaSanti Santi Onaindiaren idazlan guztiak, online]
* {{eu}} Idoia ESTORNÉS ZUBIZARRETA: [http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee117278 «Santiago Onaindia Baseta»], Auñamendi Eusko Entziklopedia.
 
{{Euskal idazle zirriborroa}}
 
{{DEFAULTSORT:Onaindia, Santi}}
 
[[Kategoria:1909ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1996ko heriotzak]]
[[Kategoria:Euskal idazleak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko itzultzaileak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko apaizak]]
[[Kategoria:Bizkaiko idazleak]]
[[Kategoria:Fraideak]]
[[Kategoria:Euskaltzain ohorezkoak]]
 
[[ca:Santi Onaindia]]