Parazeraterio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

03:53, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Parazeraterioa perisodaktiloen ordenako eta Hyracodontidae familiako ugaztun iraungia da, lehorrean bizi izan den handiena, gaur egungo errinozeroen nolabaiteko antza zuena; 5,5 m zituen lurretik besagainera (Paraceratherium generoa).

Parazeraterioa.

Oligozenoan eta Miozenoan bizi izan zen. Asian bakarrik aurkitu dira ugaztun honen fosilak. Lepoa eta hankak luzeak zituen; burua txikia, gorputzez zuen neurrirako. Muturraren gainean ez zuen adarrik. Errinozeroarena baino tapirraren antz handiagoa zuen muturrean.

Erreferentziak