Geopolitika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

03:46, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Geografiak nazioarteko politikan duen eragina aztertzen duen politikaren alorra. Herri baten politikako zenbait alderdi haren geografiaren ezaugarriek mugatzen dituzte; herrien geografia ezaugarrien araberako politika egin behar izaten da kasu askotan, nahiz eta, gaur egun, gero eta txikiagoak diren geografia-baldintzek ezartzen dituzten mugak eta ez diren hain kontuan hartzen (komunikabideen alorrean egindako aurrerapenak, etab. direla medio).

Zientzia gisa, XX. mendean jaio zen, Rudolf Kjellén (1864-1922) geografoak sortua; 1916an, Der Staat als Lebensform (Estatua izaki bizidun gisa) erabili zen lehen aldiz geopolitika terminoa. Alemanian asko garatu zen XX. mendearen hasieran, eta garrantzi handia hartu zuen nazismoarekin. Alemaniaren lurralde-hedatzea justifikatzeko erabili zen.

Erreferentziak