Betsabe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

03:45, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Betsabe (hebreeraz: Bath-Seba) edertasun handiko emakume israeldarra da, Uriasen emaztea, Bibliaren arabera. Behin, bainua hartzen ari zela atzeman zuen David erregeak. Beretzako hartu nahi zuenez, Urias ofiziala gudura bidali zuen bertan hil zedin. Erregearekin ezkondurik, Salomon eta beste hiru seme eman zizkion (II Samuel, XI-XII). Betsaberen bainua pintore askoren inspirazio-iturri izan da (Rafael, Cranach, Rembrandt, Lucas Jordán, William Blake eta Van Haarlem).

Betsaberen bainua, Cornelis van Haarlemen koadroa

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Betsabe

Erreferentziak