Danae: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

03:43, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Danae Argosko errege den Akrisioren eta Euridizeren alaba da. Aitak dorre batean sartu zuen gatibu, orakulu batek iragarri baitzion Danaeren seme batek hilko zuela. Baina Zeus dorrera sartu zen, urrezko euriaren itxura hartuta, eta harekin batu zen. Halaxe sortu zuen Danaek Pertseo.

Danae, Gustav Klimt

Orduan, Akrisiok itsasora bota zituen ama-semeak; olatuek, ordea, Serifo uhartera eraman zituzten biak. Geroago, Argosa bihurtu ziren berriro, eta Pertseok Akrisio hil zuen nahi gabe.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Danae

Erreferentziak