Giuseppe Torelli: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

03:29, 27 abendua 2011ko berrikusketa


Giuseppe Torelli italiar musikagilea eta biolin-jotzailea iza zen (Verona, 1658 - Bolonia, 1709). 1686-1695. urteetan Boloniako San Petronio elizako musikaria izan zen. Vienako (1695) eta Brandenburgoko (1697) gorteetan izan zen, eta 1701. urtean San Petroniora itzuli zen. Hamabi Concerti grossi idatzi zituen, eta garai hartan ohi zena baino musika-tresna gehiago erabili zituen orkestran. Bestalde, gitarrarako kontzertu bat, tronpetarako kontzertuak, sinfoniak, oratorioak eta harizko tresnetako orkestrarako lanak idatzi zituen.

Giuseppe Torelliren erretratua

Erreferentziak