Jose Alberdi Elorza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

03:08, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Jose Manuel Alberdi Elorza, izengoitiz Burruntxali (Azkoitia, Gipuzkoa, 1922 - ?, 2008), gipuzkoar eskultorea izan zen.

Biografia

Zura lantzeari lotu zitzaion bere jaioterrian, eta hornidura tradizionalen arloan lan egin zuen. Hamahiru urte zituela, Donostiara joan zen Marrazki eta Eskultura ikasketak egitera Arte eta Ofizioen Eskolan. 1937an, Espainiako Gerra Zibila tarteko, Ingalaterrara erbesteratu zen, eta urte berean Maidenheadeko Arte Eskolan sartu zen.

Bigarren Mundu Gerran lantegi batean lan egin behar izan zuen eta Ingeniaritza ikasketak egiten ere jardun zuen. 1965. urtean Euskal Herrira itzuli eta Orion jardun zuen bere eskultura-lanetan.

2006an bere obra Azkoitiko herriari utzi zion.

Ingalaterrako erakusketarik garrantzitsuenetan erakutsi izan zituen bere lanak, baita hainbat sari irabazi ere. Beste hainbat herrialdetako erakusketetan ere izan zen, hala nola Basileako Fitan, Parisko FIACen, AEBetan, Madrilgo Arcon eta Bilboko Arte Eder Museoan.

Erreferentziak