Ángel Ossorio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

03:03, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Espainiar politikaria (Madril, 1873 - Buenos Aires, 1946). Bartzelonako gobernari zibila izan zen Solidaridat Catalanaren garaipena izan zenean (1907ko apirilean), eta Bartzelonako Aste Odoltsuan (1909ko uztailean), baina, Aste Odoltsuan izandako indarkeria zela eta, dimititu zuen. Errepublika-kontserbadorea zen; Companysen eta Azañaren alde agertu zen 1934ko urriko gertakizunen ondoren haien kontra izandako gerra-kontseiluan. Espainiako Gerra Zibilaren garaian matxinatuen kontra azaldu zen, eta ondorioz, erbestera joan behar izan zuen. Erbestean Giralen gobernuko kide izan zen (1945).

Erreferentziak