Ibn Arabi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

03:01, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Arabiar filosofo, teosofo eta mistikoa (Murtzia, Valentziako erresuma, 1165 - Damasko, 1241). Sufismoko maisu gorentzat jotzen da. Sevillan ikasi zituen islamaren zientziak, eta bidaia asko egin zituen al-Andalus eta Ipar Afrikan, mistizismo sufiaren oinarri sendoen bila. Ibn Rushd (Averroes, 1126-1198) Aristotelesen ildoko filosofoarekin egon zen Kordobako hirian. Ekialdera jo zuen 1202an; Mekan bizi izan zen hasieran, eta Damaskon ondoren. Laurehun idazlanetik gora idatzi zuen. Haien artean al-Futuhat al-Makkiyah («Mekako iragarpenak») eta Fusus al-hikam («Igarleen Jakituria») dira aipagarrienak.

Erreferentziak