Salamina (Zipre): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

02:57, 27 abendua 2011ko berrikusketa

(gr. Salamis). Zipreko antzinako hiriburua. Tradizioaren arabera, Teukrok, Telamonen semeak, sortu zuen hiria. Grekoa zen, baina inguruko herriek konkistatu zuten (egiptoarrek, feniziarrek). Zipre erromatarren esku geratu zenean (K.a. 58) Pafosko hirian jarri zuten uharteko hiriburua. Matxinada bortitz bat eragin zuten K.a. II. mendean bertan finkatu ziren juduek, eta greko asko hil zituzten. Lurrikara batek suntsitu zuen hiria eta Konstantzio II.ak eraiki zuen berriro. 649. urtean, arabiarrek suntsitu zuten hiria, eta harrezkero gainbehera etorri zen, Famagustako hiria bultzatu zutelako, besteak beste.

Erreferentziak