Louis Malle: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

02:54, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Frantses zinemagilea (Thumeries, 1932 - Beverly Hills, 1995). Urpeko munduari buruzko lehen film komertziala egin zuen Jaques Cousteaurekin. Zenbait idazleren literatura-lanak moldatu zituen, Queneauren Zazie dans le métro (1958, Zazie metroan), Arroxelaren Le feu follet (1963, Zakur argia), eta Modianoren Lacombe Lucien (1973), besteak beste. Zuzendari ausarta eta indar berezikoa izan zen; bere zinemagintzak maila gorenena lortu zuen bai Frantzian eta bai Estatu Batuetan eginiko obretan. Besteak beste Atlantic City (1980) eta Alamo Bay (1985) egin ondoren Frantziara itzuli zen Au revoir les enfants (1987, Agur mutilak) filmatzera.

Erreferentziak