Frantzisko I.a Lorrenakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

02:52, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Frantzisko I.a Lorrenakoa, Joinvilleko printzea, Guiseko II. dukea, Aumaleko dukea (Bar-le-Duc, Lorrena, 1519ko otsailaren 17a - Orléans, Frantzia, 1563ko otsailaren 24a) Lorrenako soldadu eta politikaria izan zen.

Frantzisko I.a Lorrenakoa.

Biografia

Gudari handia izan zen. Karlos V.aren kontra nabarmendu zen, batez ere Metzeko guduan. 1553an, Paulo III.ari laguntzeko Italiara bidalitako osteen buruzagitza hartu zuen, baina Saint-Quentingo hondamenaren ondoren berriro deitu zioten eta egoera aldatu zuen (Calais).

Frantzisko II.a errege egin zutenean, protestanteen kontra hasi zen (Amboiseko zapalkuntza, 1560). Frantzisko II.a hil zenean Katalina Medicik bultzatu nahi zuen bake akordioa hautsi zuen Wassyko sarraskiaz (1562) eta Condé garaitu zuen Dreuxen. Orléansgo setioan Poltrot de Mérék hil zuen.

Erreferentziak