Rudolf Bultmann: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

02:42, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Alemaniar teologo protestantea (Wiefelstede, 1884 - Marburg, 1976). Itun Berriko irakasle Marburgen, haren lanak exegesia, erlijioen historia eta dogmatika alorrak ukitzen ditu. Bultmannek Itun Berriaren mitoak soiltzeari ekin zion: Jesusen bizitza eta heriotza bakarrik hartu zituen gertaera historikotzat. Jesusen mirariak, berpiztea, Izpiritu Santuaren etorrera eta abar arbuiatu egin zituen. Bultmannen iritziz, Heideggerren azterketak zekarren Itun Berria eta kristau fedea aztertzeko ikusmolde egokia, Jainkoaganako fedea duelarik gizonak salbabide bakarra. Zenbait lan: Tradizio sipnotikoaren historia (1921), Joanen Ebanjelioa (1941), Itun Berriaren Teologia (1953).

Fitxategi:Rudolf Bultmann Portrait.jpg
Rudolf Bultmann

Erreferentziak