Frankonia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

02:42, 27 abendua 2011ko berrikusketa

(Alemanez: Franken) Alemaniako antzinako eskualdea, Rhinetik Mainzeko mendebala eta Main eta Hesse alderik alde hartzen zituena. Eskualde hori frankoek hartu zuten VII. mendean, eta ekialdeko Frankoen Erresuma, eta ondoren Germaniako Erresuma izan zen Konrado I.arekin, Frankoniako dukearekin, X. mendean. Baina hura oinordekorik gabe hil baitzen, Oton I.ak Frankonia betirako bereganatu eta Saxoniako dinastia sortu zuen bertan. Erresuma berehala hautsi zen berriro, baina bertan dinastia saliarra sortu zen Konrado II.a Saliarrak aginpidea hartu zuenean. Würzburgeko apezpikuek Frankoniako duke titulua izan zuten, eta Maximilianok inperioko hamar barrutietako bat izendatu zuen.

Frankoniako ezkutua

Erreferentziak