Hai Phong: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

02:41, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Haiphong Vietnamgo hiria da, Song Koi edo Ibai Gorriaren deltan. 1.711.100 biztanle ditu. Vietnam iparraldeko porturik handiena da.  Haiphongen nekazaritza eta horrekin lotuta dagoen industria dira ekonomia-jarduera nagusiak (arroza eta kakahuetea, oliotegiak, destilategiak). Metalurgian eztainu-fundizioa eta itsasontzigintza nabarmentzen dira. Oihalgintza, zementua, beiragintza, zeramika ere garatzen dira. Bauxita, burdina eta ikatz-meatzeak ditu inguruan.

Haiphong hiriaren kokapena

Historia

1882 arte Haiphong arrantzale-herrixka bat izan zen. Frantsesek Tonkinerako eta Txinako hegoalderako igarobide bat lortu nahirik, hiri eta portu modernoak eraiki zituzten han. Hiriak AEBetako gudarostearen bonbardaketa gogorrak jasan zituen (1967-1973).

Erreferentziak