Eurokomunismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

02:40, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Europako hego-mendebaldeko alderdi komunista batzuek (Italia, Frantzia eta Espainiakoek nagusiki) estatu kapitalista aurreratuenetan bultzatu nahi izan zuten dotrina politikoa, Sobietar Batasunaren eredu komunista ontzat jotzen ez zuena. Eurokomunismoaren arabera, sozialismorako bidean, sistema kapitalistaren barne-kontraesanak sakondu eta gizarte zibilaren oinarri demokratikoak sendotu behar ditu langileriak eta, demokrazia burgesak eskaintzen dituen hauteskundeen bidez, aginpidera heldu. Eurokomunismoa 1970. urteetan zabaldu zen Europako hego-mendebaldeko alderdi komunistetan, Enrico Berlinguer buruzagi komunista italiarrak bultzatuta, eta 1982. urtetik aurrera gainbehera hasi zen taktika politiko gisa.

Santiago Carrillo, eurokomunismoaren bultzatzaileetako bat (2006ko argazkia)

Erreferentziak