Raimundo VI.a Tolosakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Tolosa Okzitaniako kondea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

01:35, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Raimundo VI.a Tolosakoa (1156ko urriaren 27a - Tolosa, Okzitania, 1222ko abuztuaren 2a) Okzitaniako Tolosako kondea izan zen 1194-1222. urteetan.

Raimundo VI.a Tolosakoaren irudia.

Biografia

Aurrekoek ez bezala Aragoiko koroarekin lotura izan zuen, Petri Katolikoaren arreba Leonorrekin ezkondu baitzen (1204). Hiriko burgesia eta albitarrak babestu zituen eta, ondorioz, Inozentzio III.ak eskumikatu zuen.

Raimundo VI.a katolikoen mendekotasuna onartzeko prest agertu zen, baina Simon Monfortekoa kontra izan zuen. Lagun zuen Petri Katolikoaren heriotzak Okzitaniako Tolosa erortzea ekarri zuen hiria bi urtez setiatua egon ondoren (1215) eta aita santuaren esku utzi behar izan zituen kondeak bere lurrak. Hala eta guztiz ere, Kataluniako gudarosteak berreskuratu zuen Tolosa eta hara itzuli zen Raimundo VI.a.

Erreferentziak