Saliar dinastia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

02:35, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Frankoniar dinastia izenez ere ezaguna (1024-1125). Konrado II.a lehen saliar enperadoreak (1024-1039) Burgundiako erresuma jarri zuen bere agintepean eta Henrike III.ak eraman zuen inperioa bere gorenera (1039-1056). Nikolas II.a eta Gregorio VII.a Aita Santuak enperadorearen aginpidetik kanpora hasi ziren jarduten eta tirabira horien ondorioz, 1076-1122 bitarteko urteetan luzatu zen Inbestiduretako gerra.

Wormsko konkordatuaren arabera (1122), Aita Santuaren eta enperadorearen aginte-eremuak bereizi ziren eta elizak, munduko arazoei buruzko aginte-maila neurri batean galdu arren, inperioa erlijio eta etika gaietan bere mende izatea lortu zuen. Inbestiduretako gerren garaian hasi ziren Italiako hiriak inperioaren aurkako borrokan.

Erreferentziak