Pesaro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

01:33, 27 abendua 2011ko berrikusketa

Pesaro (latinez: Pisaurum) Italiako ipar-ekialdeko hiria eta portua da, Pesaro eta Urbino herrialdeko (2.893 km2) hiriburua, Marcheko lurraldean, Itsaso Adriatikoaren ertzean, Foglia ibaiaren bokalean.

Pesaroko Piazza del Popolo

91.983 biztanle ditu (2004-12-31).

Historia

Pisaurum izena zuen antzina. Kolonia erromatarra izan zen (184). 1285etik 1445era bitartean, Malatesta familiaren eskuetan egon zen hiria, eta 1445ean Sforza familiak erosi zuen.

G. Rossiniren sorterria da; Liceo Musicale Rossini sortu zuen bertan musikagile horrek.

Ekonomia

Sufre-findegiak, mekanika-industria eta ehungintza dira jarduera ekonomiko nagusiak. Oso ezagun egin zen mundu osoan Pesaroko zeramika.

Ondasun nabarmenak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pesaro  

Erreferentziak